Andrés Isasi Musika Eskolako 2026-27 ikasturteko matrikula maiatzaren 15ean hasiko da


Maiatzaren 15etik ekainaren 1era, ‘Andres Isasi’ Musika Eskolan izena emateko epea egongo da zabalik. Oraingo honetan, izen-ematea online egingo da Getxo Kulturaren egoitza elektronikoaren bidez, baita aurrez aurre ere Algortako Musika Eskolan (Muxikebarri), goizez (9: 30-13:30) astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan, eta arratsaldez (16:00-20:00), astearte, asteazken eta ostegunetan. Herritarren Arretarako Bulegoetan eta Udal Euskaltegian ere egin ahal izango da, zentro horietako ohiko ordutegietan.
Ohikoa denez, plazak zozketa publiko bidez esleituko dira. Eskatzaileen behin behineko zerrenda ekainaren 5ean argitaratuko da Getxo Kulturaren webgunean eta Musika Eskolako informazio-tauletan eta ekainare 9ra zuzenketa-eskaera jaso ahal izango dira. Behin betiko matrikulazioa klase-ordutegiak berretsi ondoren itxiko da, eta lehentasuna izango dute Getxon erroldatutako pertsonek.





