09/10/2026

Auzoka programak haur eta familienzako jarduera eta jolasak hurbilduko ditu Getxoko lau plaza eta parketara

  • 6 eta 11 urte bitarteko umeei zuzenduta, ekimen hori 2026ko Aurrekontu Parte-hartzaileen barruan hautatutako proposamenetako bat izan zen

  •  Auzokak 26 saio hartuko ditu 13 egunetan zehar, urritik abendura

Gaur hasita eta abendura arte, 6 eta 11 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzendutako euskarazko jarduera eta jolas programa hasiko da. Auzokoa ekimena 2026ko udal aurrekontu parte-hartzaileen barruan kokatzen da, eta bere helburua da espazio publikoa jolasgune gisa indartzea eta familiak ingurune irisgarrietan parte har dezan sustatzea.

Programa Getxoko lau plaza eta parketan egingo da: Romoko Santa Eugenia plazan, Algortako Aldapa parkean, Areetako Bizkaia Zubiaren plazan eta Malakate parkean. Auzoka ostiralero izango da, adierazitako egunetan, abenduan izan ezik, bi larunbatetan zehar.

Besteak beste, antzerkiarekin, musika, adimen emozionala eta herri jolasei lotutako jarduerak eskainiko dizkio publikoari. Egunero, programa bi gunetan egingo da, 17:00etatik 20:00etara, eta jarduerak begirale talde batek koordinatuko ditu. Eguraldi txarra egon arren, programa garatu ahal izango dela bermatzeko, ekintza guztia karpa txikien azpian egingo dira.

Lehenengo hamabostaldia

Auzoka gaur abiatuko da Santa Eugenia plazan eta Aldapa parkean, antzerkiari eta jolas herrikoiei eskainitako jarduerarekin, hurrenez hurren. Romon, ikusleek ipuin kontaketa batez gozatu ahal izango dute. Istorioa haurren parte-hartzearekin antzeztuko da, eta horretarako superheroi mozorro eta makillajea erabili ahal izango dituzte. Aldi berean, Algortan ‘Joko Zirkua’ ospatuko da, dinamizazio talde batek zuzendutako joko tradizionalen ikuskizuna.

Hurrengo astean, urriaren 16an, Auzoka Bizkaia Zubiko plazara eta Malakate parkera helduko da. Areetan, musika ardatz duten jolasak antolatuko dira, musika-tresnak eskura egongo dira haurrentzat, soinu-uharte bat eta dantza-pista ere antolatuko direla. Bestalde, Andra Marin ‘Zentzumenen bidaia’ izango da, non, ondo pasatzen duten bitartean, haurrek emozioak identifikatzen ikasiko dute lau pertsonaiaren eskutik.

Pasaportea eta materiala

Auzokan parte hartzen duten umeek pasaporte bat jasoko dute, jardueretan parte hartu ahala osatu ahal izango dena. Ekimenari buruzko informazio guztia eta jardueretan erabiliko diren material didaktikoak eskuragarri daude www.sacodj.com/auzoka webgunean.