07/10/2026
Programazio-aldaketak azaroaren 27, 28 eta 29an hauteskunde orokorrak direla eta


Azaroaren 29ko hauteskunde orokorrak direla eta, azaroaren 27, 28 eta 29ko programazioan aldaketak izango dira, Muxikebarri eta Romo Kultur Etxea hauteslekuak baitira.
Horiek horrela, aipatutako egunetan, honako aldaketa hauek izango dira programazioan
Muxikebarriko ikuskizunak eta jarduerak
- Anonimak taldearen kontzertua (hilak 27, ostirala) eta ‘Un siglo de abismos’ antzerki-ikuskizuna (hilak 28, larunbata) bertan behera geratuko dira. Getxo Kultura bi ikuskizun horiek datorren urtean berriro programatzen saiatuko da.
- Igandean, hilak 29, programatuta zegoen ‘Fly Me to the Moon’ haurrentzako ikuskizuna aurreko asteko igandera, azaroaren 22ra, aurreratuko da. Aurreikusitako ordutegia (18:00) mantenduko da.
- Igandean, hilak 29, programatuta zegoen Zinematxiki haurrentzako zinema-zikloko emanaldia bertan behera geratuko da.
Romo Kultur Etxeko jarduerak
- Azaroaren 27ko Zine-Kluba eta 29ko Igandeko Haur Zinema zikloen emanaldiak bertan behera geratuko dira.
Sarrerak
- Bertan behera geratu diren ikuskizunetako sarreren itzulketa bihar, urriaren 8an, hasiko da. Online erositako sarreren kasuan, itzulketa automatikoki egingo da. Getxo Kulturaren salmenta-puntu fisikoetan egindako erosketen kasuan, Muxikebarriko leihatilara joan beharko da itzulketa eskatzeko.
- ‘Fly Me to the Moon’ haurrentzako ikuskizunaren kasuan, hasierako datarako aurrez erositako sarrerak azaroaren 22rako baliodunak izango dira. Ados ez egonez gero, horien itzulketa egingo da.





