Musika buruan, ibili munduan
- 2025/05/30 Musika topaketa Burgosen, 20:30:
Aurreko ikasturteetan bezala, eta musika eskolako truke programaren barruan, ‘Andrés Isasi’ harizko orkestrarekin parte hartuko dugu Burgoseko Kontserbatorio Profesionalak antolatzen duen musika topaketan. Kontserbatorio horretako Abesbatza eta Orkestra Sinfonikoarekin batera kontzertu bat eskainiko dugu, ‘Rafael Frühbeck’ auditorioan.
Ekitaldiaren programa
- 2025/06/01 Gipuzkoako Txistularien XVI. alardea, Trintxerpen:
Eskolako txistulariak Trintxerpera abiatuko dira Gipuzkoako Txistularien XVI. Alardean parte hartzeko. Trintxerpeko Txistularien Alardea da musika-eskoletako ikasleekin bakarrik egiten den horrelako ekitaldi bakarra.
Txistua sustatzeko eta, bestalde, musika-eskolen arteko lankidetza indartzeko, 2024-25 ikasturtean, Bilboko, Trapagako eta Getxoko musika-eskoletako txistu-irakasleek, bakoitzak bere txistu taldearekin, proiektu bateratu bat abiarazi zuten, hiru hilekoan behin herri horietan kalejira bat antolatzeko. Oraingo honetan azken kalejirara joango gara eta hitzordua Bilboko Alde Zaharreko kaleetan izango da.