26/07/2024

Programazio bizi eta anitza hartuko du Muxikebarrik irailetik abendura bitartean, 80 ikuskizun baino gehiagorekin

  • Getxo Kulturak tokiko talentua bultzatuko du ‘Getxo Eszena Irekia “deialdian hautatutako hamabi proiekturen bidez
  • Gainera, lau koprodukzio antzeztuko dira euskal konpainia eta artistekin, arte eszenikoak sustatzeko planaren barruan

Irailetik aurrera, Getxok 80 ikuskizun biltzen dituen kultur programazioa hartuko du Muxikebarrin. Abenduaren 29ra arte, antzerkiaz, musikaz, dantzaz, umorez, zirkuz eta zinemaz gozatzeko aukera izango da, haurrentzako eskaintza eta beste ekitaldi batzuk ahaztu gabe, hala nola literatura sarien banaketa eta emakume sortzaileen topaketa. Eskaintza askotarikoa, kalitatezkoa eta, bereziki, tokiko sorkuntzaren aldeko apustua egiten duena; izan ere, oraingo honetan euskal konpainiek eta artistek egindako dozena bat proiektu biltzen ditu, guztiak Getxo Eszena Irekia deialdiaren barruan hautatuak, eta Getxo Kulturak sektore sortzaile hurbilenak garatutako lana sustatzearen alde egiten du. Gainera, urteko azken lauhilekoan euskal konpainia eta artistekin elkarlanean egindako lau koprodukzio erakutsiko dira.