Mario Benso, Getxo Jazzaren arduradun artistiko berria


-
Jazz arloan 45 urte inguruko ibilbidea duen espezialista, dibulgatzaile eta programatzailea, Getxotarra jaialdiari lotuta dago 1994. urtetik aurrera
-
Programazio artistikoko lanak bere gain hartuko ditu, jaialdiko talde teknikoarekin lankidetzan
Mario Benso (1962, Xixón), estatuko jazz dibulgatzaile eta aditu nabarmenetariko bat dena, Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren arduradun artistikoa izango da hurrengo ediziotik aurrera. Ibilbide luzea egin du jazzaren eta kulturaren arloetan, askotariko alderdietan, kazetaritzan zein koordinazio artistikoan, eta oso harreman estua du Getxo Jazzarekin, 1994tik aurrera jaialdiko talde lehiaketako epaimahaikide gisa aritu baita. Proiektu berri honetan, jaialdiaren atal artistikoaz arduratuko da, 37 ediziotan jaialdiaren arduradun izan den Iñaki Saituaren erretiroarekin bat eginez, eta azken horren ardura Luzia Martínek hartuko duela, Getxo Kulturako teknikaria, erakundean 17 urte baino gehiagoko esperientzia duena.
1981ean abiatu zen Mario Benso jazz-munduan. Urte horretan, Valladolideko Jazz Lagunen Elkarteko kide egin zen. Elkarte horretan, Gaztelako hiriko Nazioarteko Jazzaldia antolatzen laguntzen du, bai eta jazz musika zabaltzen ere, irrati-emanaldien, hitzaldien eta argitalpenen bidez. Hamarkadaren amaieran, musika-espezialista gisa hasi zen idazten El Norte de Castilla egunkarian, eta, hala, ezinbesteko erreferentzia duten hedabide espezializatuetatik (Cuadernos de Jazz eta Más Jazz, esaterako) informazio orokorreko goiburuetara (El Mundo, adibidez) hainbat irratitan egindako kolaborazioak ahaztu gabe, edo, eremu digitalean, adibidez, El Callejón del Jazz bloga eta Dial Jazz podcast-a.
Programazioaren arloan ere lan nabarmena egin du Bensok. 90eko hamarkadaren hasieratik 2009ra, Valladolideko Café Españako programatzailea izan zen, eta mila kontzertu baino gehiago antolatzen parte hartu zuen. Valladolideko Nazioarteko Jazzaldiarekin ere kolaboratu du, baita Burgos, Palentzia, Ezcaray, Salamancako FACYL, Palentziako Ahora eta 90eko hamarkadaren erdialdetik Getxoko Jazzaldiarekin ere. Azken horretan Taldeen Lehiaketako epaimahaikide gisa aritu da ordutik hona, edizio guztietan parte hartu izan duela eta, ondorioz, harreman estua izan du bertatik bertara ezagutzen duen hitzordu honekin.
Bere ibilbide luzean, Valladolideko Zorrilla Antzokiko Kafearekin ere lan egin du kultura-programazio lanetan, bai eta Gasteizko Ondas de Jazz kontzertu-zikloaren aurkezpenean ere. Gainera, Cifujazz elkartearen sortzaileetako bat da, Juan Claudio Cifuentes Espainiako jazz-dibulgazioko funtsezko pertsona zenaren ondarea mantentzen du, eta 2021az geroztik, SEMINCI Sound musika-atalaren koordinazioaz arduratzen da, Valladolideko Nazioarteko Zinema Astearen barruan. Aipatutako guztiaz gain, estatu mailako agentzia garrantzitsuenetako batentzat road manager lanak egin ditu, eta nazioarteko biretan Johnny Griffin, Kenny Barron, Abbey Lincoln, Phil Woods, Diane Reeves edo Jesse Davis artistei lagundu die, besteak beste.
Lan horretarako Benso aukeratzerakoan, Getxo Kulturak jazz-munduan egindako ibilbide luze eta arrakastatsua baloratu du, baita hainbat kultura-proiektutan izandako inplikazioa ere, Getxo Jazzari buruzko ezagutza handiekin batera. Bere lantaldea eta lan-prozedurak ezagunak dira berarentzat, eta bere lana erraztuko dute, baita Getxo Kulturarena ere, urtez urte goi-mailako jaialdi bat antolatzen jarraitzeko.