'Auzotarren mosaikoa', Getxoko ondare artistikoaren lan berria


-
Giorgos Gkareth Christou eta Lisbeth Montoya Ramallo amaitu berri dute lana, ‘Miren Larrea’ muralismo sariko lehenengo edizioren irabazlea
-
Ekainak 5 eta 6 zenbait bisita gidatu izango dira obra herritarrei gerturatzeko
Ibaigane kaleko 3 eta 5 zenbakietako fatxadak, Areetako Geltokia plazaren ondoan dagoenak, amaitu berriko ‘Auzotarren mosaikoa’ horma-lana hartzen du. Lan horrek irabazi du ‘Miren Larrea’ Muralismo Sariaren lehen edizioa, Getxo Kulturatik herrian horma-artearen ondarea sortzeko bultzatu den ekimena.
Pasa den otsailean hasita, Giorgos Gkareth Christou eta Lisbeth Montoya Ramallo artistek proiektu honetan lan egin dute lau hilabetez. Proiektu horren helburua plaza horretako elementu erreferenteenak indartzea da, eta, aldi berean, inguruko kokapen desberdinetako erreferentziak islatzea, hala nola Erromoko Etxe Merkeak, eta Josemi Ibarretxe artista omentzea, ‘Xakea’ obraren sortzailea, hainbat hamarkadatan fatxadan egon zena.
Proiektu hori aurrera eramateko, sormen-prozesu bat garatu dute, gerora obran islatu dituzten elementuak atzemateko, gero collage piktoriko gisa landu dituztenak. Espazio naturala, espazio arkitektonikoa eta zeru-espazioa berdintasunez uztartzen dira horma-pinturan.
Aurretiazko dokumentazio-prozesuan, teknika plastiko eta digitalen bidez esku hartutako 250 irudi baino gehiago bildu zituzten sortzaileek. Horietan, zuhaitz-loreen protagonismoa oso garrantzitsua da, baita beste hiri-elementu bizigabe eta lerro zuzeneko batzuk ere. Horrela, organikoaren eta geometrikoaren arteko erlazio dialektikoa planteatu nahi dute, azken elementu hori xake-taula baten laukitxoen bidez nabarmenduz, Ibarretxeren sorkuntzari omenaldi gisa.
Sormen prozesua herritarrengana hurbiltzeko asmoz, sormen taldeak ekainaren 5ean eta 6an gauzatuko den bitartekaritza prozesu bat garatu du. Bisitaldi gidatuak dira, ibilaldi gisa planteatuak, eta, horietan, obra honen inspirazio iturri izan diren hainbat elementu erakusten dira: Santa Eugenia plaza inguruan, Ezequiel Aguirre kalean, Lope de Vega kalean, Nafarroan eta Cervantes plazan.