30/10/2024

2024-25 zinema denboraldia

  • Zinemabarri zikloa hilaren 7an hasiko da Isabel Coixeten «Nadie quiere la noche» pelikularekin
  • Haurrentzako Zinematxiki eta Igandeko Zinema zikloek lehen proiekzioak hartuko dituzte igandean

 

Getxoko Zine Zikloen 2024-25 denboraldia etzi, azaroak 1, abiatuko da Zine-Kluba zikloaren eskutik. Datorren astetik aurrera, Zinemabarri ere proiekzioak hasiko dira. Ohikoa denez, lehenengo zikloa ostiraletan izango da, Areetako Andres Isasi Musika Eskolako auditorioan. Aurten ordutegi berria izango da, proiekzioak ohi baino ordu erdi lehenago izango direla, 20:30ean, hain zuzen ere. Denboraldiaren estreinaldia ospatzeko, gainera, irudiaren kalitatea hobetuko duen proiektore berri bat izango du aretoak. Bestalde, Zinemabarriko emanaldiak Muxikebarrin izango dira ostegunetan, 19:00etan. Bi zikloek hainbat herrialde eta generotako kalitate eta interes zinematografikoko ekoizpenen aldeko apustua egiten duen eskaintza hurbilduko diote publikoari, gehienbat jatorrizko bertsioan azpitituluekin. Azaroko emanaldietarako sarrerak dagoeneko salgai daude Getxo Kulturako ohiko saltokietan.

 

Etzi, hilak 1, Justine Triet zinegile frantziarraren «Anatomía de una caída» (V.O.S.E.) filmeak Zine-Klubeko denboraldiari hasiera emango dio. Canneseko azken zinemaldian Urrezko Palma jaso zuen, eta bertsio oso kontrajarriak dituen misteriotsu baten kasua kontatzen du. Hilaren 8an, «La contadora de películas» eskainiko, Lone Scherfigek zuzendutako koprodukzio hispaniar-txiletar-frantsesa, 60ko hamarkadako Txileko herri batean girotutako kontakizun humanista hurbiltzen duena. Garai horretan zinemara joatea mundu guztiak gozatu ezin duen luxua zen, eta protagonistak pelikulak ikusi ezin dituztenei kontatzen dizkie. Ondoren, azaroaren 15ean, Hlynur Palmason daniarraren «Godland» drama preziosista proiektatuko da, Islandiako kostaldeko herri malkartsu batera iritsitako apaiz gazte baten istorioa kontatzen duena. Hilaren 22an, «Víctima imperfecto» (V.O.S.E.) film luzearen txanda izango da. Delphine Girard zuzendari belgikarraren opera prima honek Veneziako Mostran Publikoaren Saria irabazi zuen sexu-abusuen ondorio pertsonalak, familiarrak eta sozialak aztertzen duen istorio baten bitartez. Azkenik, hilaren 29an, Pablo Agüeroren «Akelarre» beldurrezko kontakizunak borobilduko du azaroko eskaintza. XVII. mendearen hasierako Euskal kostaldeko herrixka batean girotua, sorginkeriaz leporatuta izan diren zenbait emakume gaztek jasandako inkisizio-prozesua kontatzen du.

 

Zinemabarriren denboraldiari hasiera emango dio ostegunean, hilak 7, «Nadie quiere la noche» Isabel Coixeten filmak. Emakume batek munduko leku ezezagunenetako batera egiten duen bidaia ausartegia kontatzen du. Hilaren 14an, Andrew Highen «Desconocidos»  drama intimista proiektatuko da. Bi gizonen arteko maitasun istorio batetik abiatzen da, aldi baterako bidaia anbiguo bat planteatzeko. Hurrengo astean, hilaren 21ean, «Amama»ren txanda izango da. Asier Altunak errealizazioan egin zuen debuta, aita batek bere seme-alabetako batek ere ez duela jarraituko jakitean sortzen den belaunaldien arteko norgehiagokaren istorioa kontatzeko. Azkenik, 28an, «En cuerpo y alma» Berlinalen Urrezko Hartza irabazi zuen drama hungariarraren emanaldia izango da. Bi pertsonen arteko maitasun istorio atipiko eta harrigarria izango da, eta, kasualitatez, gauero amets bera partekatzen dutela jakingo dute. Azaroan, proiekzio guztiak, lehenengoa izan ezik, azpitituludun jatorrizko bertsioan izango dira.

 

Haur-zikloak

 

Azaroaren 3an, haurrentzako Zinematxiki eta Igandeko Zinema zikloak ere jarriko dira martxan. Haur zinemarik onena Muxikebarrira (12:00) eta Areetako Musika Eskolara (17:00) hurbilduko dute, hurrenez hurren, igandeetan. Azaroan, «Dunia y el eco del tambor» (hilak 3), «Zutik» (hilak 10), «Momias» (hilak 17) «Turuleka oiloa» animaziozko film luzeen emanaldia izango da Zinematxikin. Haurrentzako Igandeko Zineman, berriz, «Robotia» (hilaren 3an; euskaraz) eta «Lassie, una nueva aventura» (17an) proiektatuko dira.