15/03/2024

Zinema Campus berria Aste Santuan

Apirilaren 2tik 5era bitartean, zazpigarren arteari buruzko egitarau zabala izango da Romo Kultur Etxean. Horrela, Kultur Etxeak adin txikikoak zinemaren eta kulturaren mundura hurbildu nahi ditu Pazkoa Asteko eskola-oporraldian.

Campusak bi adin tarte ezberdinetako umeei zuzenduko da. Batetik, 6-11 urte bitarteko haurrek ‘Stop motion’ eta ‘Zinema kartelak margozten’ doako tailerrak ele bitan izango dituzte egunero goizeko ordutegian (11:30-13:00). Bestetik, proiekzio dinamizatuez gozatzeko aukera ere izango dute apirilaren 2an (‘El Circo’ Charlie Chaplin) eta 3an (‘Ponyo en el acantilado’ Hayao Miyazaki) arratsaldez (17:00).

Halaber, proiekzio dinamizatuak izango dira 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat. Emanaldiak apirilaren 4 eta 5ean izango dira eta bi pieza tematiko eskainiko dira: ‘La historia del cine’ eta ‘Musika zineman’, biak 17:00etan. Adin tarte horretako umeek heldu batekin joan beharko dute.

Proiekzioetan parte hartzeko sarrerak salgai egongo dira Muxikebarriko txarteldegian, RKEko harreran eta Kutxabank sarean 2,50 €-ko prezioan.
Deskarga ezazu Campuseko egitaraua osoa hemen