04/07/2025

Uztailaren 7tik aurrera, aldaketak arreta-ordutegian eta sarrerak aurrez aurre saltzeko zerbitzuetan, baita Folk jaialdiko sarreren salmenta datan ere

Arreta-zerbitzua:

  • Datorren astelehenetik, hilak 7, aurrera, Muxikebarriko Informazio-bulegoan jendaurreko ordutegia 10:30etik 13:30era izango da, astelehenetik ostiralera.
  • Romo Kultur Etxean arreta ordutegia 9:00-14:00 eta 16:00-18:00 izango da astelehenetik ostiralera.

Sarreren salmenta:

Muxikebarri eta Romo Kultur Etxeko leihatiletan eskaintzen den aurrez aurreko sarreren salmenta zerbitzuak aldaketak izango ditu.

  • Romo Kultur Etxean ez da sarrera salmentarik egongo uztailaren 7tik aurrera, berririk eman arte.
  • Muxikebarriko txarteldegiak uztailaren 7an itxita egongo da. 

Folk Jaialdiko sarreren salmenta

Folk jaialdiko sarreren salmentaren hasiera uztailaren 21era atzeratuko da (uztailaren 7rako aurreikusita zegoen hastea). Data horretatik aurrera eskuratu ahalko dira jaialdiaren aurtengo edizioko ekitaldi nagusietarako sarrerak eta bonuak.

Barkatu eragozpenak