San Lorentzo Azoka
SAN LORENTZO AZOKAKO SALTOKI ETA TXOSNAK ESLEITZEKO DEIALDIA BIHAR ABIATUKO DA
Izena emateko epea ekainaren 5era arte irekita egongo da
Bihar, maiatzak 22, Getxoko Kultur Etxeak irekiko du Algortako San Nikolas eta Biotz Alai plazetan abuztuaren 10ean egingo den San Lorentzo azokako saltoki eta txosnak esleitzeko deialdia. Eskabideak bidaltzeko epea ekainaren 5era arte egongo da zabalik.
Merkatuan parte hartzeko eskabidea pertsona fisiko eta juridikoek aurkeztu ahal izango dute, baldin eta Euskal Herriko tokiko merkatuetan merkaturatu ohi diren produktuen nekazaritza- edo elikagaigintza-jarduera bat egiten dutela egiaztatzen badute.
Ezinbesteko baldintza izango da erakusten edo saltzen diren artikulu guztien ekoizpen propioa abalatzea, eta, hala badagokio, artisautzako baliabideak, eta ez da onartuko prozedura industrialez fabrikatutako gaiak eta produktuak berriro saltzea. Deialdiaren oinarriak honako webgune honetan daude eskura: Deialdiak | Getxo Kultura (workoholics.es)
Iaz bezala, azokak 60 saltoki eta 2 txosna hartuko nekazaritza- eta elikagaigintza-arloko produktuetarako soilik, eta 10:00etatik 14:30era egongo da zabalik, gutxi gorabehera.
Abesbatzen kontzertua
Ohi bezala, Biotz-Alai abesbatzak amaiera emango dio San Lorentzo jaiari, 20:00etan Muxikebarrin egingo duen kontzertuaren bitartez. Sarrera doakoa da eta gonbidapenak dagoeneko jaso daitezke Muxikebarri eta Romo Kultur Etxean.