Rubén Pellejero eta Josune Muñoz omenduko dituzte 23. Komiki Azokan


-
Gonbidatutako artisten artean Paco Roca, Marika Vila, Irene Márquez, Beñat Olea, Raquel Glu, Jon Mikel Bañales, Fernando Blanco eta Laura Pérez azokako kartelaren egilea nabarmendu behar dira
Getxoko Komiki Azokaren 23. edizioak abian da. Urriaren 3tik 5era, bineta munduko zaleentzat topagune bihurtuko da eta, ohi bezala, bederatzigarren artearen izen nabarmenen partaidetza izango du. Horrela, Ruben Pellejero eskarmentu handiko artista bartzelonarra eta Josune Muñoz dibulgatzailea omenduko dituzte, komikiaren arloan egindako lan handiagatik. Horiez gain, Paco Roca, Marika Vila, Irene Márquez, Beñat Olea, Raquel Glu, Jon Mikel Bañales eta Fernando Blanco egileek ere parte hartuko dute hainbat jardueratan, bai eta sinadura-txandetan ere. Santa Eugenia plazan eta Romoko Ibaiondo kalean izango da Azokako merkataritza-gunea, 40 salmenta-posturekin, eta Romo Kultur Etxea izango da jarduera-programaren eszenatokia, besteak beste hitzaldiak, egileekin eta sektoreko profesionalekin topaketak, sinadurak, aurkezpenak eta tailerrak barne. Bi espazioetan, sarrera doakoa izango da.
Rubén Pellejero (Badalona, 1952) nazioarteko artista ezaguna da. 1981ean Cimoc aldizkarian argitaratutako ‘Historias de una Barcelona’ sailarekin egin zuen debuta Espainiako merkatuan. Hurrengo urtean, bi hamarkadatik gorako lankidetza emankorra hasi zuen Jorge Zentner gidoilari argentinarrarekin. Bere bibliografia zabal eta anitzean ‘Dieter Lumpen’ (1985-1994) seriea eta ‘El silencio de Malka’ (1994) albuma nabarmendu behar dira. Beste gidoilari batzuekin elkarlanean ere aritu zen. Esaterako, Jean Dufauxen eskutik westernean sartzen da ‘Lobo de lluvia’ lanarekin. Eta Christophekin batera, road movie-a proposatzen du ‘El largo y tortuoso camino’ (2016) lanean. 2015etik geroztik, bere ibilbideko erronkarik zailenetako bati egin dio aurre: Corto Maltés mitikoaren abenturekin jarraitzea, hain zuzen ere, Juan Díaz Canales gidoilariarekin batera bost album argitaratu dituztela.
Bestalde, Josune Muñozek (Bilbo, 1967) ibilbide luzea egin du komikiaren eta literaturaren dibulgazioan. Filologoa eta ikertzailea, Skolastika Literatur Zerbitzuen sortzailea da. Plataforma horren bidez, emakumeen kultura eta literatura- eta komiki-sorkuntza aztertu eta zabaldu ditu, metodologia propioa erabiliz. Literatura-kritika feminista ezaguna eta komikigintzan aditua, arlo horrekin lotutako jarduera eta ekitaldi kontaezinetan parte hartu duela. Azken urteotan, jarduera hori telesailen fenomenoaren ikerketarekin eta azterketarekin uztartu du, literatur kritika feministatik eta horietan emakumeak duen roletik abiatuta.
Komikigile gonbidatuak
Gonbidatuen zerrendari honako artista hauek gehitu behar zaizkio: Paco Roca, 2028ko Komiki Sari Nazionala, ‘Arrugas’, ‘El invierno del dibujante’, ‘Los surcos del azar’ edo ‘El abismo del olvido’ bezalako lan arrakastatsuen egilea; Marika Vila, komiki feministaren esparruko erreferentzia; Irene Márquez El Jueves aldizkariko ohiko artista; Beñat Olea ilustrazailea; Raquel Glu umoregile grafikoa eta Fernando Blanco, mainstream komikian ibilbide ospetsua duen egilea non DC argitaletxearekin egindako lana nabarmentzen den esaterako Detective Comics, Batman Eternal, Catwoman edo Dark Justice League sail ospetsuetan. Horiez gain, DC argitaletxeko ‘Batman: The Brave and The Bold’ jarduten den Jon Mikel Bañales artista bilbotarra izango da azokan.
Laura Pérez, kartelaren egilea
Azokako aurtengo kartelaren egilea den Laura Pérezek (Valentzia, 1983) ere egongo da Getxon. Ilustrazaile gisa nazioarteko argitalpen ospetsuenetarako lan egin du, esaterako The Washington Post, National Geographic, The Wall Street Journal eta Vanity Fairrentzat. Komikiaren arloan, 2016an Valencia Crea 2015 lehen saria eskuratu zuen ‘Empatía’ komikiarekin. ‘Náufragos’ bere lehen eleberri grafikoak, Pablo Monforte idazlearekin batera, IX. Fnac Salamandra Graphic Saria irabazi zuen, eta Frantzian, Italian eta AEBetan argitaratu zen. 2022an, Emmy sarietarako izendatu zuten, ‘Sólo asesinatos en el edificio’ (Disney+) telesaileko kreditu-tituluengatik. Astiberri euskal argitaletxearekin ‘Ocultos’ (2019) argitaratu du, bere bakarkako lehen eleberri grafikoa, 2020ko El Ojo Crítico de Cómic sariaren irabazlea bai eta ‘Tótem’ (2021), ‘Espanto’ (2022) eta ‘Nocturnos’ (2024) lanak ere.





