09/05/2025

Publikoak bere esperientzia partekatu eta arte eszenikoen diziplina berriak zagutu ahal izango ditu profesional eskutik 'Getxo Eszena Kalean' programaren barruan

  • Kaleko arte eszenikoen zikloak bitartekaritzako lau ekintza eskainiko ditu Getxoko eta Euskadiko konpainien eskutik

Openkale Euskadiko jaialdien sarearen eskutik eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Getxo Kulturak ‘Getxo Eszena Kalean’ kaleko arteen programazio erregularrean bitartekotza- eta partaidetza-ekintzak programatu ditu.

Horrela, ikusleek hiru solasaldi izango dituzte obra erakutsi ondoren, eta horien bitartez artistekin hitz egin eta beren iritzia transmititu ahal izango dute. Ikuskizunaren osteko hitzaldiak Areetako Geltoki Plazako anfiteatroan izango dira maiatzaren 10ean, Getxoko La Pez konpainiaren ‘Plaza’ antzezlanaren emanaldiaren ondoren, ekainaren 21ean, Hika Teatroaren ‘Atearen bestaldean’ ikuskizunaren ondoren, eta uztailaren 26an, tokiko Goitibera Teatro konpainiaren ‘Eraitsi S.L’ piezarekin.

Gainera, dantza garaikidearen diziplina ezagutzeko doako tailer bat antolatuko da Cía. InPut-en eskutik, Aiala Etxegarai Mendigurenek zuzentzen duen konpainia. Tailerra 8 urtetik gorako dantza ikasleei zuzenduta egongo da, eta euren gorputz eta sormenekin bizi eta esperimentatu ahal izango dute. Ekintza amaitzeko, ‘Sincronías’ ikuskizuna ikusiko da ekainaren 7an. Tailerra doakoa izango da eta horretan parte hartzeko aurretiko izen-ematea nahitaezkoa izango da.

Ekimenaren helburua da hiritarrek ikuskizunen gaiak, egungo teknikak edo diziplinak eta konpainia artistikoen egungo errealitatea ezagutzea eta parte hartzea erraztea. Bitartekaritza-ekintza horien bitartez, Getxo Kulturak lanean jarraitzen du kulturalki ahaldunduagoa den herritartasuna lortzeko estrategian, kaleko egitate artistikoaren aurrean eskaintzen zaiona ezagutu, eta kritikoa eta arduratsua dena.