22/04/2025

Nazioarteko dantza eguna ospatuko dute akademia eta dantza talde getxotarrek

Igandean, apirilak 27 Nazioarteko Dantza Eguna ospatuko da bertoko dantza akademien eta taldeen eskutik, Getxo Kulturarekin elkarlanean. Hori dela eta, barra klasikoko erakustaldia izango da Portu Zaharrean, bai eta dantza erakustaldiak eta klase irekiak Algortako San Nikolas plazan.

Eguna Poru Zaharreko dantza klasikoko erakustaldian abiatuko da eguerdiko 12:00etan. Horretan zenbait akademietako ballet ikaslek parte hartuko dute.

18:00etatik 19:00etara bitartean dantza-erakustaldia izango da San Nikolas plazan akademietako adin askotariko ikasleen  eskutik. Dantza-estilo anitzen koreografiak egingo dituzte betan: klasikoa, urban, dantza garaikidea, modernoa…

Azkenik, ospakizuna 19:30ean amaituko da leku beran klase irekiekin. Adin guztietako lagunek parte hartu ahal izango dute horietan, eta, besteak beste, barra-ariketak egin eta zenbait estilo ikasteko aukera izango dute, esaterako flamenkoa, jazza eta street dantzak. Halaber, haurrentzako klaseak ere izango dira.

Informazio gehiago: Nazioarteko Dantza Eguna | Getxo Kultura