20/02/2025
Liburutegietako ordenagailuen lagapena kudeatzeko sistema berria ezarri da


Gaur, otsailak 20, udal liburutegietako erabilera publikoko ordenagailuak kudeatzeko sistema berria abian jarri da.
Horren bidez, ekipamenduetarako sarbide zuzena bermatuko da eta erabilera desegokia saihestuko da. Gainera, tresna berri horrek liburutegietako langileen kudeaketa erraztuko du; izan ere, orain arte liburutegiaren esku-hartzea behar zen erabilera-denbora arautzeko, eta horrek prozesu bidezkoago eta eraginkorrago bat ekarriko du.
Azkenik, sistema horrek teknologiaren erabilera arduratsua errazten du, batez ere adingabeen kasuan, ohitura osasungarriak sustatzen baititu pantailekiko esposizio-denbora mugatzera.
Datozen egunetan, gainera, erabiltzaileek ordenagailuetatik inpresioak egiteko aukera izango dute.