L.A.B. Trio banda alemaniarra irabazle Getxo Jazzeko 2025eko Talde Lehiaketan


-
César Vidal & Artikulation Band boskoteak eskuratu du bigarren saria eta David Guerreiro IMB Special 4tet bandako kontrabaxu-jotzailea izendatu dute bakarlaririk onena
L.A.B. TRIO banda alemaniarrak irabazi du Getxoko 48. Nazioarteko Jazzaldiko Talde Lehiaketa. César Vidal & Artikulation Band taldeak, berriz, bigarren saria eskuratu du eta IMB Special 4tet-en kontrabaxu-jotzaileak, David Guerreirok, bakarlari onenari emandako saria jaso du aurten. Irabazleek gaur, uztailak 6, arituko dira berriro ere, Dave Douglas Quartet-en aurretik, Muxikebarrin, 21:00etan.
L.A.B. Trio hirukoteak Alemania, Frantzia eta Hungariako gazteak biltzen ditu. Berlingo Jazz Institutuaren baitan sortu zen talde 2024an eta konposizio propioak interpretatzen dituzte. Groove, funk eta fusioko elementuak metalaren eta rock progresiboaren eraginekin uztartuen dira horietan. Bere lanean askotariko soinu-paisaia hartzen dute, jazz munduan queer antzezpenarekiko konpromisoa erakutsita. Taldekideak honako hauek dira: Barnabás Miháy-k (baxu elektrikoa), Alexandre Barthalay-k (pianoa eta sintetizadorea) eta Leela Faude-k(perkusioa). Irabazlea aukeratzeko orduan, aurtengo epaimahaiak oso bereziki baloratu du hirukotearen interpretazio-kalitatea eta jatorrizko kantuen konposizioa.
César Vidal & Artikulation Band taldeari dagokionez, jazz garaikideko boskote multinazionala da, Italia, Txile eta Espainiako instrumentistak biltzen dituena. César Vidal saxofoi-jotzaileak gidatuta, taldeak akustikaren eta digitalaren arteko elkarrizketa aztertzen du, soinu-esperientzia berritzailea sortuz. Pietro Aloi (pianoa), Jon Carranza (kontrabaxua), David Gimeno (bateria) eta Jorge Care (elektronika) musikariek osatzen dute taldea.
Sariak
Talde Lehiaketaren irabazleek 4.500 euro jasoko dituzte eta CD bat grabatuko dute zuzenean. Gainera, talde irabazlea gaur jardungo da berriz ere Muxikebarrin, 21:00etan, Dave Douglas Quartet-en aurretik. Halaber, garaileek Eivissako Jazzaldian ere parte hartuko dute, Getxo Jazzaldiak horrekin duen lankidetza-hitzarmena dela medio. Bigarren sariari 1.900 euro dagozkio eta, azkenik, bakarlaririk onenak 950 euro eskuratuko ditu.