Hauteskundeak direla eta aldaketak izango dira Muxikebarri eta Romo Kultur Etxeko programazioan eta zerbitzuetan


Halaber, Liburu Azoka aurreikusitakotik astebete atzeratuko da
Muxikebarri eta Romo Kultur Etxea hautesleku izango dira apirilaren 21eko hauteskunde autonomikoetan. Espazioak egokitzeko aldez aurreko prestaketak eta hauteskundeak direla eta, aldaketak egongo dira apirilaren 18tik 21era bitarteko programazio eta zerbitzu batzuetan. Horrela, hainbat ikuskizun eta jarduera bertan behera geratuko dira, baina kasu gehienetan berriro programatuko dira.
Muxikebarriko programazioari dagokionez, apirilaren 20rako aurreikusita zegoen ‘El inconveniente’ antzezlana bertan behera geratu eta apirilaren 30ean programatuko da berriro. Halaber, apirilaren 21eko ‘Bitels para bebés’ haurrentzako ikuskizuna ere bertan behera geratuko da eta azaroaren 3ra pasako da.
Zinemabarri eta Zinematxiki zikloen barruan aurreikusita zeuden ‘The Quiet Girl’ (apirilak 18) eta ‘Ipuin herriko berriak’ (apirilak 21) bertan behera geratuko dira. Halaber, ‘Kristalezko kioskoa’ ziklo barruan apirilaren 21erako aurreikusita zegoen21eko Mississippi Queen kontzertuari dagokionez, bertan behera ere geratuko da eta ekainaren 23an programatuko da. Azkenik, ez da aldaketarik izango ‘Baginaren bakarrizketak’ antzezlanean, eta Hezkuntza Programaren barruan programatutako goizeko saioa zein 19:30eko emanaldia mantenduko dira.
Romo Kultur Etxea eta Liburu Azoka
Romo Kultur Etxean, bertan behera geratuko dira apirilaren 18tik aurrera aurreikusita zeuden areto lagapenak eta Ikasgelak antolatutako tailerrak. Lehenengoak beste data batzuetan berresleituko zaizkie eskatzaileei, prestasunaren arabera. Tailerren kasuan, ikastaroak astebete iraungo du ekainaren lehena arte, eta, beraz, ez da eskolarik galduko. Gainera, hilaren 18rako aurreikusita zegoen ‘Kronodrama’ poema-liburuaren aurkezpena apirilaren 26an atzeratuko da, eta apirilaren 19tik 21era Algortako Geltoki plazan egitekoa zen Liburu Azoka hurrengo astean egingo da, 26tik 28ra.
Sarreren itzulketa
‘El inconveniente’ eta ‘Bitels para bebés’ ikuskizunetarako online erositako sarreren itzulketa ezer ere egin gabe egingo zaie erosleei. Eskudirutan edo datafonoz egindako erosketen kasuan, Muxikebarriko leihatilan eskatu ahal izango da itzulketa martxoaren 11tik aurrera.