Haur getxotarrek doako sarrera bat eskuratu ahal izango dute familientzako kultura-ikuskizunetarako
2024ko urtarrilaren 8tik abendura arte Getxon erroldatutako 0 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeek familiari zuzenduriko programaziorako sarrera bana doan eskuratu ahal izango dute Getxoko Kultur Etxeko saltokietan: Muxikebarrin, Romo Kultur Etxean eta Areetako Andres Isasi Musika Eskolako Igandeko Haur Zinemarako txarteldegian.
Ekimen horren bitartez, batetik, partaidetzazko aurrekontuetan jasotako eskaerari erantzun nahi dio Kultur Etxeak eta, bestetik, adin txikikoak arte eszenikoen eta kulturaren mundura hurbildu nahi ditu. Horretarako, haur eta familiei zuzenduriko egitaraua programazioa indartu eta aniztu egin du (haurtxo, haur zein nerabeentzat) eta diziplina askotariko emanaldiak aurki daitezke astero: antzerkia, dantza, musika, Zinematxiki eta Igandeko Haur Zinema zikloak, besteak beste.
Gonbidapena eskuratzeko
Doako sarrera lortzeko, interesdunek errolda-agiria aurkeztu behar izango dute txarteldegietan. Dokumentua aurrez aurre eskatu daiteke Herritarren Arretarako Bulegoetan edo udaleko egoitza elektronikoaren bidez (https://eudala.getxo.eus/).
Agiria Getxoko Kultur Etxeko edozein txarteldegitan erakutsiz (Muxikebarri, RKE edo Andres Isasi Musika Eskolako igandeko haur zinemako txartel-leihatila), haur eta nerabeei zuzenduriko edozein kultur ekintzetarako sarrera bana jaso ahal izango da. Gonbidapen honetatik kanpo daude 15 urtetik gorakoei zuzenduriko emanaldiak. Egitasmo horri lotutako edozein kontsulta honako helbide elektroniko honetara bidali ahal izango da: kulturetxea@getxo.eus.
OHARRA:
* Haurrentzako ikuskizunen programazioa 2024ko lehenengo lauhilekoan HEMEN