Getxoko Liburu Azokak irakurketaren mundua gerturatuko du kalera hiru egunez


-
Apirilaren 4tik 6ra bitartean, Areetako Geltokia plazan salmenta postuak eta hainbat ekintza izango dira
Apirilaren 4tik 6ra bitartean Getxoko Liburu Azoka egingo da Areetako Geltokia plazan eta bertan herriko zenbait liburu-dendatako saltokiak eta liburutegi zerbitzuaren etxola kokatuko dira. Horrez gain, liburu munduarekin zerikusia duten hainbat ekintza izango dira plazan bertan. Azoka goizez eta arratsaldez egongo da zabalik, igandean izan ezik, orduan goizez baino ez baita irekiko.
Azokan literaturako azken nobedadeak erosi ahal izango dira %10eko deskontuarekin. Ohikoa denez, liburutegien etxola ez da faltako hitzordua, eta bertan jarriko dituzte jendearen eskura udal funtsak; horrela, mailegu zerbitzuari esker, liburuak etxera eraman ahal izango dira. Gainera, haur eta gazteek komikiak eta ipuinak aurkituko dituzte bertan irakurtzeko. Oraingo honetan, liburuak erosten edo maileguan eramaten dituen pertsona bakoitzari ‘irakurle-txapak’ oparituko zaizkio, Azokako kartelean bertan inspiratutako diseinuarekin.
Ekintzei dagokienez, azoka osoan zehar tailerrak, eskulanak eta haurrentzako jolasak izango dira, baita txikienentzako irakurketa gune bat ere. Azoka ostiralean, hilak 4, hasiko da bertako hainbat ikastetxetako ikasleen eskutik, eta haurren irakurketa publikoaren hogeita seigarren edizioaren protagonista izango dira 10:30etik aurrera. Gainera, arratsaldean, Azokak “Detektibeak” familientzako clown ikuskizuna hartuko du, Monda & Lironda taldearen eskutik eta mahai-inguru bat Etorkizuna mendi klubaren eskutik. Azken hau, “Liburuak eta mendia” izenburupean, 19:00etan hasiko da.
Hilaren 5ean, larunbata, ibilbide bat izango da 10:30etik aurrera, Algortatik abiatuta, Ramiro Pinillaren Getxo literarioan zehar, Gustavo Iduriagaren eskutik. Interesdunek www.getxo.eus/pinilla web estekaren bidez eman dezakete izena. 11:00etan, haurrek (2-10 urte) ‘Farmyard’ ipuin-kontalariarekin hitzordua dute, Kids & Us Getxo-Algortaren eskutik, eta goizean ‘Leyendo con Luna’ haurrentzako tailerra izango da, 5-6 urte (gaztelaniaz) bitarteko eta 7-8 urte bitarteko (euskaraz) umeei zuzendua, izena www.getxo.eus/apuntazaitez aldez aurretik eman beharko dela. Bertan, maskotaren, Luna perraren, parte-hartzearekin irakurketa-hezkuntza sustatzen da. Arratsaldean, 17:00etan, haurrentzako eskulan tailerra hasiko da eta, 19:00etan, irakurketa musikatua Iban Zaldua eta Miren Narbaizaren eskutik, “Ipuina engainua da” izenburupean.
Azken eguna
Igandean, azokaren azken egunean, Ramiro Pinillari buruzko literatura ibilbidearen berriro ere egingo da, aurreko eguneko ordu berean, eta, 12:00etatik aurrera, idazleen topaketa izango da honako egile hauek parte hartuko dutela: Gonzalo Díez de Campa, Iñaki Markez, Iñigo Sarria, Javier Olabarrieta, José Ángel Landeta, José Antonio Reyero, Karla Llanos, Manu Torralba, María José Mielgo, Mikel Sorli, Oihane Amantegi, Omar Betolaza, Pedro de Andrés, Sabino Laucirica y Teresa Potoc. Azkenik, aurtengo azokaren edizioa borobiltzeko, Rosa María Martínezek ‘Hogar, dulce hogar’ haurrentzako txotxongilo ikuskizuna eskainiko du 13:00etan.