Getxo Kulturak Getxoarte beken zazpigarren edizioa jarri du abian ikerketa eta ekoizpen artistikoa sustatzeko


- 15.000 euro erabiliko dira egoitza artistikoetan hiru ikerketa-proiektu gauzatzeko
- Gainera, 10.000 euro gehiago erabiliko dira horietako bat ekoizteko eta erakusteko, erakusketa formatuan
Getxo Kulturak abian jarri du Getxoarte 2026 egoitza-beken zazpigarren edizioa, arte garaikideko ikerketa-prozesuak ikusaraztea helburu duen ekimena, hain zuzen ere. Horretarako, gaur hasita, martxoak 24, eta apirilaren 23ra arte, interesdunek beren proposamenak bidali ahal izango dituzte. Horietako hiru aukeratuko dira ekainaren 1etik uztailaren 5era Romo Kultur Etxean egingo diren beste horrenbeste ikerketa-egoitza egiteko. Guztira, 15.000 euro bideratuko horiei, eta beste 10.000 euro hiruren artean ekoitzi eta erakusteko aukeratuko den proiektuari.
Ikerketa-bekak bost astez luzatuko dira, eta aldizka zein etenik gabe egin ahal izango dira. Horiek gauzatzeko, hautatutako sortzaileek tutoretza-zerbitzua izango dute eskura eta amaierako proiektu bat aurkeztu beharko dute beka amaitu ondoren. Edonola ere, proposamen argitaragabeak izango dira. Horietako bat erakusketa moduan gauzatzeko aukeratuko da, baita Romo Kultur Etxean ere, urriaren 25etik azaroaren 3ra bitartean.
Bakarkakoak zein taldekoak izan daitezkeen proposamenak hautatzeko, Getxo Kulturak epai-mahaia osatuko du erakundeko teknikari eta arte garaikideko bi aditurekin: Alicia Fernández Rekalde Aretoko zuzendaria eta Clara Montero Tabakalerako Kultura zuzendaria.
Bitartekaritza-prozesuak
Ekimen hau duela zazpi urte jarri zen martxan ikerketa artistikoa sustatzeko asmoz, baina baita bertako sortzaileen lana ezagutarazteko eta arte garaikidearen mundua publikoari hurbiltzeko ere. Azken helburu horrekin, proiektuak hainbat bitartekaritza-prozesuren bidez ezagutaraziko zaizkie horiek ezagutu nahi dituzten pertsona guztiei.
Deialdia hemen dago eskura: www.getxo-kultura.eus/deialdiak





