Getxo Kulturak Gabonetan familiarekin kulturaz gozatzeko proposamen berri bat eskaintzen dizu
Getxo Kulturak proposamen berritzaile bat jarri du abian, familiek Gabonetan bertako kulturaz goza dezaten. Abenduaren 21etik aurrera eta urtarrilaren 6ra arte, getxotarrek eta bisitariek bi photocall tematizatuez gozatzeko aukera izango dute, Gabonetako pertsonaiekin eta kultur sektoreko pertsonaia esanguratsuekin. Instalazio hauek Romo Kultur Etxeko areto nagusiko sarreran eta Muxikebarriko sarrera nagusian egongo dira eskuragarri.
Parte-hartzaileek argazkiak atera ahal izango dituzte pertsonaia horiekin, eta, hori egitean, Getxo Kulturaren Gabonetako kultura-programazioko zenbait ikuskizunetarako bi sarrera bikoitzen zozketan sartzeko aukera izango dute.
RKEren photocall-a areto nagusiko sarreran egongo da eskuragarri, eraikina berak duen ordutegian. Baldintza meteorologikoek ahalbidetzen badute, datorren urtarrilaren 5ean photocall-a kanpora aterako da, familia guztiek esperientziaz gozatzeko eta zozketan parte hartzeko aukera izan dezaten. Zozketa urtarrilaren 6ra arte egongo da indarrean.
Bestalde, Muxikebarriko photocall-a eraikinaren kanpoaldean egongo da, ikuskizuna hasi baino ordu eta erdi lehenago. Emanaldia amaitzean, photocall-a barrura eramango da, bertaratzen diren guztiek jarduera horretaz gozatzen jarraitu ahal izateko.
Parte hartzeko familia argazki bat atera behar da bi photocalletako edozeinetan, irudia partekatu Instagram bidez Getxo Kultura etiketatuz (@getxokultura) eta Getxo Kulturaren kontua jarraitu. Ezinbestekoa izango da mezu pribatu baten bidez ebidentziaren pantaila-argazki bat bidaltzea.
Aprobetxatu aukera esperientzia paregabe bat bizitzeko eta zozketetan parte hartzeko!
Zozketan sartzen diren ikuskizunak:
- Urtarrilak 12 (bi emanaldi): Go!azen 11 | Getxo Kultura
- Urtarrilak 19: Moko | Getxo Kultura
- Urtarrilak 26: Pailazo | Getxo Kultura
- Otsailak 2: Ambulant | Getxo Kultura
Zozketan parte hartzeko urratsak:
- Jarraitu @getxokultura Instagram-a
- Partekatu zure argazkia sare sozialaren bidez
- Mezu pribatu bidez ebidentziaren pantaila-argazkia bidali
Zozketa abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra arte