Getxo Kulturak bertoko musika taldeei buruzko podcast-sail bat jarriko du abian


-
Lehenengo denboraldia urriaren 30etik abenduaren 9ra izango da, eta hamabi kapitulu izango ditu
-
Getxoko musikaren adierazle diren talde eta artistek parte hartuko dute, Getxo Sound mugimenduari arreta berezia eskainiz
Datorren ostegunean, urriak 30, hasiko da ‘Getxo Sound’ podcast-saila, Getxo Kulturak Vinilo FM irratiarekin elkarlanean antolatutako ekimena hain zuzen ere, estilo anitzeko talde eta artista getxotarren lana sustatzea helburu duena. Lehenengo denboraldia azaroaren 9ra arte luzatuko da eta horretan 80ko hamarkadatik aurrera Getxoko Kultur Etxearekin elkarlanean bultzatutako Getxo Sound musika mugimenduko talde esanguratsuenetako batzuen ibilbideari ekingo dio, beste artista eta talde batzuk alde batera utzi gabe.
Lehen denboraldiak 50 minutuko hamabi kapitulu izango ditu. Getxo Kulturako Spotify eta Ivoox plataformetako profilen bidez zabalduko dira, bai eta getxo-kultura.eus webgunean ere. Halaber, Vinilo FM irratian ere entzun ahal izango dira, hedapen digitala egin eta hurrengo astean, astearteetan, 20:00etan. Saioetan banden taldekideak elkarrizketatuko dituzte, eta haien ibilbideak eta arrakastak jorratuko dira, protagonisten kanta ezagunenetako batzuekin elkarrizketak tartekatuz, pop-rock, rock, punk, ska, indie eta beste eragin musikal batzuk entzuteko aukera izango dela.
Kapituluak
Lehenengo kapituluan Rumba Norte edota Badaukat taldeen bultzatzaile izan zen Pepe Heredia gitarra-jotzaile eta abeslaria izango du protagonista. Hurrengo emanaldietan, Rufus (azaroak 3), Amas de casa (azaroak 6), Alta Seducción (azaroak 10), Dinamita pa ‘los Pollos (azaroak 13), Alproja (azaroak 17), Emon Behi Bi (azaroak 20), Cancer Moon (azaroak 24), Los Clavos (azaroak 27), El inquilino comunista (abenduak 1), Magic Teapot (abenduak 4) eta Electrobikinis (azaroak 9) taldeen ibilbidea ezagutzeko aukera izango dute entzuleek. Kapitulu guztiak gaztelaniaz grabatuko dira, azaroaren 17 eta 20koak izan ezik, horiek euskaraz izango baitira.
01 kapitulua Pepe Heredia (Ivoox eta Spotify plataformetan):





