Getxo Kulturak 154.000 euroko dirulaguntza bideratu du aurten bertoko kultur elkarteentzat, beren ohiko jarduera garatzeko


-
19 kolektibok jaso dituzte laguntzak azken deialdi honetan
Bertoko 19 kultura-elkartek jaso dute aurten Getxo Kulturaren dirulaguntza, guztira 154.000 euro eman zaizkiela 2025ean beren ohiko jarduera garatu ahal izateko. Erakundeak 2012az geroztik kudeatzen duen deialdi horren bidez, talde horiei hainbat jarduera egiten eta gastu arruntak ordaintzen lagundu nahi die.
Laguntza-programa udal-elkarteen erregistroan alta emanda dauden eta egoitza Getxon duten bertoko kolektiboei zuzenduta dago, baldin eta irabazi-asmorik gabeko jarduera bat egiten badute eta udalerriaren intereseko jarduerak antolatzen badituzte, era horretan Getxo Kulturatik egindako lana osatzen dutela.
Deialdia urte hasieran abiatu ohi da, eta, eskaerak baloratzeko, honako irizpide hauek hartzen dira kontuan: proiektuen kalitatea eta interesa; proiektuen bideragarritasun ekonomikoa; berdintasuna, kulturartekotasuna eta integrazio soziokulturala bezalako balioak sustatzea; eta euskararen erabilera.
Laguntza programaren azken edizio honetan hauexek izan dira laguntzak jaso dituzten elkarteak: Ondarreta Abesbatza Taldea, Agurra Taldea, Antzezaleak, Aretxondo Kultur Elkartea, Artederra Ballet Gaztea, Merklin Organoaren Lagunak, Allantika Musika, Basozaleak, Bentaranoa, Berantzagi Dantza Taldea, Biotz Alai Abesbatza, Irutasun Abesbatza, Eskuz-Esku abesbaza, Itxas Argia, Itxartu, Kimetz abesbatza, Lilura abesbatza, Zasi Eskola eta Zozoak abesbatza.
ELKARTEA | ZENBATEKOA | |
AGRUPACIÓN CORAL ONDARRETA | 8.953,37 € | |
AGURRA TALDEA | 15.818,35 € | |
ANTZEZALEAK (Colectivo de artistas de Getxo) | 9.601,62 € | |
ASOCIACIÓN CULTURAL ARETXONDO | 2.336,54 € | |
ASOCIACIÓN CULTURAL JOVEN BALLET ARTEDERRA | 10.473,03 € | |
ASOCIACION AMIGOS DEL ORGANO MERKLIN | 1.723,95€ | |
ASOCIACIÓN CULTURAL ALLANTICA MUSIKA | 2.239,35 € | |
BASOZALEAK GETXOKO MIKOLOGIKO ETA BOTANIKOA | 2.845,01 € | |
BENTARANOA ELKARTEA | 13.280,60 € | |
BERANTZAGI DANTZA TALDEA | 4.375,33 € | |
BIOTZ ALAI ABESBATZA | 7.311,80 € | |
CORAL IRUTASUN ABESBATZA | 4.643,78 € | |
ESKUZ-ESKU ABESBATZA ELKARTEA | 14.407,04 € | |
G.C.E. ITXAS ARGIA | 14.250,28 € | |
ITXARTU | Abesbatza taldea | 6.693,65 € |
Antzerki taldea | 4.630,63 € | |
Dantza Taldea | 6.985,87 € | |
KIMETZ ABESBATZA | 1.313,01 € | |
LILURA ABESBATZA ELKARTEA | 6.843,77 € | |
ZASI ESKOLA | 9.230,65 € | |
ZOZOAK ABESBATZA | 6.042,37 € |