22/09/2025

Azken plaza libreak 2025-26 ikasturterako 'Andrés Isasi' Musika Eskolan

Andrés Isasi Musika Eskolan 2025-26 ikastureko ohiko matrikulazio-epea amaitu ondoren, zenbait plaza libre geratu dira:

Haurrentzako hezkuntza (izena emateko epea, 2025eko urriaren 31ra arte)

  • Musika eta mugimendua: 4, 5, 6 urte
  • Musika lengoaiaren hastapena: 7 urte

Honako musika tresna hauen eskoletarako plazak ere badaude oraindik (izena emateko epea: plazak bete arte)

• Akordeoia
• Biola
• Biolina
• Klarinetea
• Trikitixa
• Tronboia
• Tronpa
• Txistua
• Flauta

Kasu guztietan, plazak eskabideak jaso ahala esleituko dira.

Tasa eta prezio publikoak:

  • Ikasturte osoko matrikula:31,50 €
  • Musika-tresna: 368,55 € (40,95 €/hilero)
  • Irakasgai kolektiboak (Musika eta Mugimendua, Musika-Hizkuntza…): 207,90€ (23,10 €/hilero)

Oharra:

  • Matrikula plaza eta ordutegia egiaztatu ondoren ordainduko da.
  • Matrikularen zenbatekoa ez da itzuliko.
  • Tasen ordainketa 9 hilekotan banatuko da urritik ekainera.