05/03/2026
Areetako 'Andrés Isasi' Musika Eskolako entzunaretoa apirilaren 13tik aurrera itxiko da hobekuntza lanak egiteko


Apirilaren 13tik aurrera eta beste abisu bat eman arte, Areetako ‘Andrés Isasi’ Musika Eskolako entzunaretoa itxita egongo da, aretoa hobetzeko lanak hasiko direla eta.
Horren ondorioz, bertan izaten diren Zine-Kluba eta Igandeko Haur Zinema zikloen proiekzioak Romo Kultur Etxeko areto nagusian egingo dira apirilaren 17tik eta 19tik aurrera, hurrenez hurren.
Bestalde, Musika Eskolak ikasturte amaierara arte aurreikusita dituen entzunaldi eta saio didaktikoak Muxikebarrin egingo dira.





