19/01/2026

“Antzokira!” proiektuak antzerkiaren eta arte eszenikoen mundua ikasgelara hurbildu nahi die Lehen Hezkuntzako haurrei

“Antzokira!” proiektuak antzerkiaren eta arte eszenikoen mundua ikasgelara hurbildu nahi du, Lehen Hezkuntzako haurrek (6-11 urte) antzoki baten funtzionamendua, terminologia  eta ofizioak modu ludikoan eta bisualean ezagutzeko. Lehen etapa batean, komiki pedagogiko baten bidez, antzokia espazio bizi eta partekatu gisa ulertzen da, non sormena, diziplina eta talde-lana uztartzen diren. Komikiaren gidoia eta ilustrazioa Alex Orbe marrazkilari getxotarrak egin ditu.

Ondoren, bigarren urrats batean eta 2025eko abenduan zehar, ikasleek aurrez aurreko bisita antzeztuez gozatu ahal izan zuten ekipamenduan, murgiltze esperientzia bermatu zutenak. Aurrez aurreko bisitez gain, bisita birtual bat sortu da, euskaraz eta gaztelaniaz digitalki kontsumitzeko, ikasgelan edo familian lantzeko material pedagogiko gisa.

Komiki pedagogikoak eta bisita antzeztuek dramaturgia partekatu dute; horrela, komikiko bi pertsonaia protagonistek bizitza hartzen dute aurrez aurreko bisitetan.

Helburu zehatzak:

  • Teatroaren espazio eta elementuak identifikatzea eta ulertzea.
  • Antzerkiko lanbideak eta rolak ezagutzea eta baloratzea.
  • Sormena, arreta eta hausnarketa kritikoa sustatzea.
  • Ikasleak ikusle aktibo eta arduratsu bihurtzea.

Bisita antzeztuez gozatu nahi al duzu?

Ikastetxeentzako unitate didaktikoak:

Ekimen hau Eusko Jaurlaritzak diruzlagundutako proiektua da.