Andrés Isasi Musika Eskolako ikasle eta irakasleentzako promozio bereziak


2025-26 ikasturte berriaren hasierarekin, Andrés Isasi Musika Eskolako ikasle eta irakasleek ohiko promozio bereziez gozatu ahal izango dute BOS – Bilbao Orkestra Sinfonikoaren eta EOS Euskadiko Orkestraren eskutik.
BOSen 2025-26 denboraldiko zortzi programatarako abonua egiteko, galdetegi bat bete beharko dute beren datuekin, eta posta elektroniko honetara bidali: aisasimediateka@getxo.eus. Izen-ematea 2025/10/10era arte izango da.
BOSen abonua eskuratzeko dokumentazioa:
Euskadiko Orkestraren kontzertuetarako, 8 €tan sarrera erosi ahal izango da dagokion kontzertua baino 8 egun lehenago arte, musika-eskolentzat eta kontserbatorioentzat soilik den eta plaza mugatuak dituen eremu batean. Andrés Isasi Musika Eskolako ikasle eta irakasleek sarrera hauek eskuratu ahal izango dituzte honako estekan: Eventos | Euskadiko Orkestra





