Andrés Isasi Musika Eskolako hurrengo ikasturterako izena emateko epea zabali maiatzaren 31ra arte


Andrés Isasi Musika Eskolak zabaldu berri du 2025-26 ikasturterako izena emateko epea. Interesdun guztiek maiatzaren 31era arte eskatu ahal izango lekua, 4 urtetik nahi adinera arte.
Izen-ematea maiatzaren 31ra arte egin ahal izango da, getxo-kultura.eus/musika-eskola/ webgunean dagoen inprimakia bete eta matrikulak@getxo.eus helbidera bidalita.
Eskaintza
Musika-tresna eskaintza zabala du Andrés Isasi Musika Eskolak: biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua, flauta, oboea, klarinetea, tronpa, tronpeta, tronboia, tuba, perkusioa, saxofoia, pianoa, gitarra, txistua, akordeoia, alboka, panderoa, trikitixa ikasteko aukera daukagu. Musika klasikoaz gain, herri-musika eta jazza ere ikas daitezke. Halaber, Musikoterapia ere eskaintzen du ikastetxeak.
Instrumentuen eskaintza osatzeko, Eskolako baitan sortutako taldeetan parte hartzearekin osatzen da: orkestrak, abesbatzak, taldeak, konboak, fanfarriak eta hainbat ganbera-musika.