Aixe Getxo! sariek bertoko talentua omenduko dute aste asteazkenean


-
Hamabosgarren edizioan, 14 sari emango zaizkie artista, eragile eta kolektibo getxotarrei
Bertoko kultura izango da aurten ere protagonista Aixe Getxo! sarietan. Muxikebarrik sarien banaketa-ekitaldia hartuko du 19:00etatik aurrera, Udalak kulturaren munduari lotutako artista, eragile eta kolektibo getxotarrek egindako lana aitortzeko asmoz sortutako ekimen horretan.
David Herranz argazkilariak jasoko du saria Ikusizko eta Ikus-entzunezko Arteen kategorian. Arlo horretan, bere lana estilo propio batengatik nabarmentzen da, argazkigintza artistikoaren, erretratu dokumentalaren, musikaren eta zinemaren artean naturaltasunez igarotzen dena. Bere begiradak, sentibera eta zintzoa, euskal eszena kultural garaikidearen esentzia islatu du, arte honen erreferente bihurtuz. Arte Plastikoen atalean, saria Veva Linaza sortzaile eta irakaslearentzat izan da. Bere paisaia-pinturan egindako lan nabarmenaren ondorioz, bere obra Euskadin eta Euskaditik kanpo erakutsi du.
Itziar Fragua aktore eta antzerki zuzendariak, berriz, Arte Eszenikoen saria jasoko du. La Enana Naranja eta LaRessistens konpainien sortzailea, eta 2003tik, Markeliñeko kidea. Fetén saria jaso du, besteak beste, eta eszenako izen nabarmenekin lan egin du, hala nola Enrique Viana, Ramón Barea eta Joan Fontekin.
Musika Klasikoaren eta Garaikidearen atalean, Leyre Mesa sopranoa saritu dute, Getxoko eta Bizkaiko musika-eszenan ibilbide zabala duen eta konpromiso handiko artista. Pertsona polifazetiko, kanta eta irakaskuntza uztartzen ditu, eta OLBEko (Operaren Lagunen Bilboko Elkartea) abesbatzako kidea da duela 25 urte baino gehiagotik. Bestalde, Egungo Musikaren modalitatean, Getxok El Reno Renardo bandaren lana sarituko du, 20 urteko ibilbidean bederatzi lan diskografiko biltzen dituen musika-proiektu garratz eta lotsagabea, hain zuzen ere.
Literatura mailan, Aurora Velez poetak jasoko du saria Gai intimo eta unibertsalak jorratzen dituzten lau poema-libururen egilea, kontaketa bezalako generoak ere jorratu ditu. Azken horretan ‘El coche de Indiana’ lana nabarmendu behar da, ‘Ramiro Pinilla’ literatur lehiaketako finalista izan zena.
Diseinuko saria Jaime Hayde Montiel ilustratzaile eta diseinatzailearentzat izan da, eta esparru horretan nazioarteko erakunde eta enpresa nabarmenei eman die zerbitzua, hala nola Warner Music-i. Gastronomiako AixeGetxo! sariari dagokionez, Karola Etxea izan da irabazlea, Getxoko jatetxerik esanguratsuenetako bat, belaunaldiz belaunaldi Algortako Portu Zaharretik bertako gastronomiaren esentzia transmititzen jakin izan duena.
Hezkuntza- eta Balore-kulturako atalean, Xabier Oruetak jasoko du saria, duela 20 urte baino gehiagotik GKEen mundura lotutako izena eta 2012tik Vicente Ferrer Fundazioko langilea. Bestalde, Javier Campok Ondare Kultural, Ukigarri eta Ukiezinaren saria irabazi du narratibaren eta saiakera historikoaren arloan egindako lanagatik, horietako hiru tokiko ondarearekin lotutakoak.
Ainhoa Magrach ikertzaileak Kultura Zientifiko eta Berritzailearen atalean jasoko du saria, Basque Centre for Climate Change zentroan egindako ikerketengatik, klima aldaketaren eraginez gure ekosistemen eraldaketan sakonduz. Arkitektura eta Espazio Publikoaren atalean, Harino Panaderako eraikina aintzatetsiko da, Getxoko industria- eta arkitektura-ondareko obrarik berezienetako bat.
Sari bereziak
Ohi bezala, Aixe Getxo! taldeak bi kategoria berezi ditu. Lehenengoa, Peru Urresti argazkilariarentzat izan da, ibilbide profesional eta artistiko luzea saritzeko. Peru Urresti profesional nekaezina izan da argazki-kazetaritzako arloan, eta bere kamera Getxoko eguneroko bizitzaren, bizitza sozialaren eta kulturalaren lekuko eta oroigarri izan da. Bigarrena, Aixe Gaztea, Martin Urrutia abeslari eta konpositore gaztearentzat izango da aurten, Operación Triunfon finalista izatera iritsi ondoren oso denbora gutxian finkatu baita musika eszena berrian, etorkizun handiko artista dela erakutsiz.
XV AIXE GETXO! Sariak (2025)
- Ikusizko eta Ikus-entzunezko Arteak: DAVID HERRANZ ESTEBAN
- Arte Plastikoak: VEVA LINAZA
- Arte Eszenikoak: ITZIAR FRAGUA
- Musika Klasikoa eta Garaikidea: LEYRE MESA GONZÁLEZ
- Gaur Egungo Musika: EL RENO RENARDO
- Literatura: AURORA VÉLEZ
- Diseinua: JAIME HAYDE MONTIEL
- Gastronomia: KAROLA EXEA
- Kultura Hezkuntzan eta Balioetan: XABIER ORUETA CORIA
- Zientzia eta Berrikuntza Kultura: AINHOA MAGRACH
- Kultura Ondarea, Hautemangarria eta Hautemangaitza: JAVIER CAMPO ESTEBAN
- Arkitektura eta Eremu Publikoa: HARINO PANADERA-KO ERAIKINA
- Aixe Gaztea: MARTIN URRUTIA
- Ibilbide Profesional eta Artistikoa: PERU URRESTI BARANDIARAN





