29/01/2025
Agate Deuna Koru Jaialdiak musikaz beteko ditu Getxoko kaleak


- 30 bat talde ariko dira 38. ekitaldian
- Ohi denez, otsailak 4, asteartean, Agate Deuna Koru Jaialdiaren tradiziozko kantez beteko dira berriro ere Getxoko kaleak. 38. edizio honetan, 30 bat talde gehiago jardungo dira kantaldian.
Eskola-taldeak goizez eta eskola-ordutegian jardungo dira. Bestalde, helduen taldeak eta talde mistoak (helduek eta haurrek osatutakoak) 18:00etatik 21:00etara arituko dira. Ohi bezala, bi gunetan abestu egingo dute: lehenengoa, Romo eta Areeta auzoetan eta, bigarrena, Algorta eta Andra Marin. Beraz, Getxo osoan gozatu ahal izango da tradiziozko kantuez.
Romo-Areetako taldeak Areetako Geltokia plazan bilduko dira 20:00etan guztien arteko emanaldia eskaintzeko; Andra Mari-Algortakoak, berriz, Algortako Geltokia plazan jardungo dira ordu berean.