2024ko Komiki Azokako saltokiak esleitzeko deialdia ireki da
Getxo Kulturak abian jarri du 2024ko Komiki Azokako salmenta-postuak esleitzeko deialdia, oraingo honetan ekitaldiaren 22. ediziorako, irailaren 27tik 29ra bitartean izango dena.
Deialdi hau liburu-denda, denda, argitaletxe, erakunde eta komikien salmentarekin eta erakusketarekin zerikusia duen edozein pertsona fisiko edo juridikori zuzenduta dago.
Aretoaren merkataritza-gunea Areetako Geltokia Plazako inguraldean eta ondoko Ibaiondo kalean kokatuko da, eta 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara egongo da irekita (igandean, 20:00etan itxiko da).
Eskabideak aurkezteko epea 2024ko ekainaren 29tik uztailaren 29ra bitartean egongo da zabalik, bide telematikoz, Getxoko Administrazio Elektronikoaren Bulegoaren bidez eta 39/2015 Administrazio publikoen administrazio-prozedura Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako puntuetan ere egin ahal izango da.