28/12/2023

Getxok Kulturaren aldeko apustua indartuko du 2024an

  • Programa horrek eskaintzen dituen laguntzen mugara iritsi den Bizkaiko udalerri bakarra izan da 2023. urtean
  • La la Love You, Javier Gutiérrez, Antonio Najarro konpainia, Grison, Carmelo Gómez, Kukai, Carlos Hipolito, Marlena, Mayte Martín, Kiti Mánver eta James Brandon, besteak beste, Muxikebarrin arituko dira urteko lehen lauhilekoan

 

Kulturak urte berriari hasiera emango dio Getxon, Muxikebarri zentroaren programazioaren eskutik, kalitatea eta aniztasuna ardatz nagusi dituela. Azken urteotan kulturaren arloan Getxok eginiko ibilbidea sendotu du eta horren erakusle da Bizkaiko Foru Aldundiak SAREA programaren kulturarako dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa lortu izana. Izan ere,  Getxo izan da iaz muga horretara iritsi zen Bizkaiko udalerri bakarra, azken lau ekitaldietan gehieneko laguntzak eskuratu dituela. Horrela, Muxikebarri zentroa Arriaga Antzokiaren eta Barakaldo Antzokiaren parean dago, 52.000 euroko dirulaguntzak lortu dituzten bi kultur erakunde bakarrak, hain zuzen ere.

Urtarriletik apirilera bitartean, Muxikebarrik berrogeita hamar ikuskizun eta ekintza baino gehiago hartuko ditu, eta bertan publikoak antzerkiaz, musikaz, dantzaz eta zinemaz gozatu ahal izango du, besteak beste, artista, talde eta konpainia ezagunen eskutik. La la Love You, Javier Gutiérrez, Antonio Najarro konpainia, Grison, Carmelo Gómez, Kukai, Carlos Hipólito, Marlena, Mayte Martín, Kiti Mánver eta James Brandon dira Getxoko Kultur Etxeak haurrentzako eta familientzako programazioa indartzen duen proposamen baten izen garrantzitsuenetako batzuk. Haurrentzako hamabost ikuskizun hartuko ditu zentroak, eta horietako batzuek tokiko ikastetxeetako ikasleen artean kultura sustatzeko hezkuntza-programaren proposamena osatuko dute.

Musikari dagokionez, urte berria urtarrilaren 4an ‘Gospel klasikoak’ kontzertuarekin abiatuko da, Goiko Gela euskal ahots taldearen eskutik. Hilaren 12an Ibil Bedi taldearen txanda izango da eta bere azken lana aurkeztuko dute Getxon: Goldea. Lehen hilabeteko proposamena La La Love You talde madrildarraren eskutik amaituko da, azken urteotan estatuko musika eszenan fenomeno musikal aparta bilakatu dena.

Otsailaren 2an, Los Retros euskal taldeak hasiera emango dio Miedo en el aire disko berria aurkezteko birari. Hilaren 17an, La Resistencia telebista-saioko kolaboratzaile den Grison beatboxer ezaguna helduko da Getxora musika eta umorea uztartzen dituen show batekin. Hilaren 24an ezinbesteko hitzordua dute musikazaleek ‘La traviata’ operarekin, Alejandro Contreras Cortések zuzendu eta taularatututako egokitzapen garaikidea dena.

Vulcanizadas taldea (martxoak 1) eta Burning (martxoak 23) eskarmentu handiko bandaren emanaldiak izango dira martxoan Muxikebarrin eta, apirilean, honako artista eta talde hauek jardungo dira: Marlena (hilak 12) pop bikote gaztea; Mayte Martín (hilak 13) abeslaria, ‘Tatuajes’ diskoa aurkezteko laukote formatuan arituko dena; Laguna Goonsen (hilak 26) garaje eta psikodelikoen erritmoak eta Pio Lindegaarden (hilak 27) omenezko omenaldia. Azken horretan James Brandon Lewis saxofoi-jotzaile eta musikagilea izango da protagonista. Halaber, martxoan diziplina anitzeko bi ikuskizun egingo dira: ‘Odola kantari’ (hilak 2), Unai Elorriagaren testuak eta Josu Aurrekoetxearen musika batzen dituen lana; eta ‘Anonyme Popular’ (hilak 22), Igor Elortzaren bertsoak eta Rafa Ruedaren musika Kulturaz kolektiboaren ikus-entzunezkoekin uztartzen dituena.

 

Antzerkia

 

Antzerki-proposamenak ikuskizun ugari ere bilduko ditu, eta horien artean aipatzekoa da ‘El traje’ (urtarrilak 26), Javier Gutiérrezek eta Luis Bermejok osatutako maila handiko bikotearen ikuskizun bikaina. Bestalde, ‘Los enredos de Scapin’ (otsailak 3) lanean, Morboria konpainiak Molièreren klasikoetako bat hurbilduko dio publikoari, eta ‘Las guerras de nuestros antepasados’ (otsailak 25) lanean, Carmelo Gómezek eta Miguel Hermosok Miguel Delibesen izen bereko eleberriaren egokitzapena taularatuko dute. Martxoaren 17an, Carlos Hipolitok ‘Burro’ ikuskizuna ekarriko du, besteak beste fabula ezagunen eta Shakespeare eta Juan Ramón Jiménezen testuak zuzeneko musikaz uztartzen dituen ikuskizuna. Gainera, Kiti Mánver Getxora itzuliko da apirilaren 20an Bernabé Costaren ‘El inconveniente’ film arrakastatusaren bertsio dibertigarriarekin.

Honako muntaia hauek osatzen dute gainerako programazioa: Titzina Teatroren ‘Búho’ (urtarrilak 13) lana, Txalo Produkzioak taldearen tentsioz beteriko ‘Almazenean’ (urtarrilak 20) obra, Kamikaz Kolektiboa eta Ttak Teatroaren ‘Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi’ (otsailak 9), Oscar Terolen ‘Mundos para lelos’ (otsailak 10), Tanttakaren ‘Esnearen kolorekoa’ (otsailak 16), Esther F. Carrodeguasen ‘Ló única que toda la vida es delgada’ (martxoak 8) gordofobiari buruzko bakarrizketa ‘Bihar arte bakarrik’ (martxoak 15) eta ‘Baginaren bakarrizketak’ (apirilak 19).

 

Dantza

 

Dantzazaleek ere eskaintza anitza izango dute Muxikebarrin datozen hilabeteetan. Urtarrilaren 7an ‘Kraskagailua’ ikuskizunaz gozatu ahal izango dute, Getxoko zenbait dantza estudiok prestatu duten Tchaikovsky lan ezagunaren egokitzapena, hain zuzen ere. Urtarrilaren 28an programazioaren hitzordu nagusietako bat izango da: ‘Querencia’, dantza tradizionala eta flamenkoa uztartzen dituen lana, Espainiako Ballet Nazionaleko zuzendari ohi Antonio Najarrok sortutako lana. Bestalde, otsailaren 4an Izar Blue-Sekairen ‘Breaking Beethoven’ ikuskizunak Beethovenen musika klasikoa gerturatuko du break dance eta dantza garaikidearen mundura. Martxoaren 9an, azkenik, nazioartean saritua izan zen Kukai konpainia eta Jesús Rubio koreografo madrildarraren eskutik amaituko da dantza-eskaintza. ‘Txalaparta’ aurkeztuko dute Getxon, tresna horren begirada gorputz-hizkuntzara eramaten duen sorkuntza.

 

Haur programazioa

 

Muxikebarriko haurrentzako eskaintza urtarriletik apirilera bitartean izango da eta hamabost bat ikuskizun hartuko ditu. Urtarrilean, honako lan hauek eskainiko dira: Bo Jauna’ (urtarrilak 14), Marie de Jongh konpainia sarituaren azken ikuskizuna, ‘Gure kanoa’ (urtarrilak 21), Zurrunka Teatroren txotxongilo lana; eta ‘Antoboko Mari’ (urtarrilak 27), Logela Multimediaren antzerki- eta bideo-animazio- pieza. Otsailean, inauterietako eskolako oporraldian, Inspira Teatreren ‘Sotobosque, la vida bajo los árboles’ (hilak 11) naturari buruzko antzerki, musika eta ikusizko ikuskizuna eskainiko da, bai eta Mar-Mar teatroren ‘Arrainak bihotzean’, itsas hondoan girotutako istorioa; eta ‘Tor Magoaren bitxikierien mundua’ magia ikuskizuna (hilak 13). ‘Mundua pitzatuta dago baina ointxe gaibltza oinez’ (18an) eta ‘La mejor obra de la historia’ (23an) lanek otsaileko eskaintza ixten dute.

Martxoko programazioan haurrentzako honako lan hauek izango dira: Ene kantak talde ezagunaren ‘Emozio festa’ (hilak 3); Teloncillo Teatroren ‘Coser y cantar’ (hilak 16) muntaia originala; eta ‘Kutxartean’ (hilak 24), Teatro Paraiso konpainia beteranoaren azken lana. Bestalde, apirilaren 14an, La Pera Llimonera talde kataluniarrak Hans Christian Andersenen kontakizunean oinarritutako ‘Un traje nuevo para el emperador’obra aurkeztuko du. Apirilaren 21ean, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako ‘Bitels para bebés’ kontzertua izango da, adin txikietan musika suspertzea helburu duen lana, hain zuzen ere. Azkenik, 28an ‘El secreto de Julio Verne’ ospatuko da, Fanten omenaldia.

Muntaia horietako lauk Kultur Etxetik bultzatutako Hezkuntza Programa osatuko dute. Ekimen horren helburua arte eszenikoak publiko gazteenari hurbiltzea da, eta, horren bitartez, tokiko ikastetxeetako ikasleek antzerkiaz gozatu ahal izango dute. Halaber, bitartekaritza-jarduerak ere antolatuko dira. Gainera, eta Aurrekontu Parte-hartzaileetan jasotako herritarren proposamenei jarraiki, Getxon erroldatutako 0 eta 14 urte bitarteko umeek doako sarrera bat eskatu ahal izango dute 2024an programatuko diren haur eta familien ikuskizun batera joateko. Sarrerak urtarrilaren 8tik aurrera jaso ahal izango dira Romo Kultur Etxean eta Muxikebarriko leihatilan.

 

  • 2023ko urtarrila eta apirilaren bitarteko programazioa osoa eskura hemen