Musika

Rock & Kids / Germán Jauregui / Akatz

Getxo Live Jaialdia 2025

Sarrera erosi
2025.02.23 | 18:00
Muxikebarri | Arrigunaga aretoa
Gazteak
Prezioak
  • 5€

    Kontzertu honetarako

  • 12€

    Kontzertu guztietarako

Bandei buruz

Igandean, hilak 23, familian gozatzeko kontzertuak izango dira. Rock & Kids bandak rock klasikoen bertsioak ekarriko dizkigute, German Jaureguik bere gitarra eta ahots gozo batekin bere azken errepertorioa eskainiko digu eta Akatzen skak bere erritmo jamaikarrekin amaiera ezin hobea emango dio asteburu musikalari.

Gainera, DJ Lady Grumpy ere izango dugu, jaialdiaren egun bakoitza girotuko duena, bai horien hasieran bai banden arteko aldaketetan ere. Artistak mota eta garai guztietako emakumezkoen musika soilik jartzen du, bai banakako artistenak, bai bandenak, eta batez ere biniloekin.