Musika

Talde Lehiaketa: Víctor Carrascosa Quartet + Kurt Elling

46. Nazioarteko Jazzaldia

2023.06.29 | 21:00
Muxikebarri
Publiko guztientzako
60 min.
Prezioak
  • 18€
  • 70€

Informazioa

Víctor Carrascosak (Bartzelona) 19 urte ditu eta “Firm Roots” izeneko proiektu propioa aurkeztuko digu, jazz-musikarekiko, inprobisazioarekiko eta musikarien arteko elkarreraginarekiko maitasun, mirespen eta pasio sakonenaren emaitza dena. Victorri lagundu ohi dion formazioa Europako eszenako hiru musikari bikainek osatzen dute. Horiekin Basileako (Suitza) Jazz Campusean ikasten ari da: Noe Sécula: pianoa; Joseph Zeimetz: kontrabaxua eta Genius Lee Wesley: bateria. Aurkeztuko duten errepertorioak XX. mendearen azken herenean sortutako jazz musikaren irakurketa berriak eskaintzen dizkigu (Herbie Hancock, Tom Harrell, Freddie Hubbard…), amerikar songbook handiaren estandarrak eta konposizio propioak.

Swing sendo eta perspikazia poetikoaren konbinazio bereziagatik ezaguna, GRAMMY sariak bi aldiz irabazi dituen Kurt Elling-ek (1967, Chicago) munduko jazz abeslari garrantzitsuenen artean leku bat ziurtatu du bere ahots bereizgarriarekin. Entzuleak bere baritono bero eta aberatsarekin besarkatzen ditu, eta lau zortzidun gama osoa zeharkatuz doa inprobisatzaile bertutetsu eta kontalari sinesgarri bezala. New York Times-en arabera, “gure garaiko gizonezko kantaririk nabarmenena” dugu Elling. Bira eta grabazioen hogeita bost urtetan zehar, Ellingek hiru Prix du Jazz Vocal (Frantzia) irabazi ditu, bi Echo sari alemaniar, bi Edison sari holandar, eta hamabost aldiz izendatu dute GRAMMY sari baterako. 14 urte daramatza DownBeateko kritikari eta irakurleen inkesten buruan, eta jazz kazetarien hamabi sari irabazi ditu, “Urteko gizonezko bokalista” bezala.