Musika

Esne Beltza

40. Nazioarteko Folk Jaialdia

2024.09.14 | 22:00
Ereagako hondartza
Sarrera doan
Publiko guztientzako

Artistari buruz

Ereagako hondartza, aurten ere, Getxo Folk festibaleko jai-giroaren gune nagusia bihurtuko da. Rodrigo Cuevas artista multidiziplinarrak bere erromeria dakarkigu (13an, ostiralean), Asturiasko folklorea eta egungo soinuak uztartuz. Esne Beltza talde euskalduna bere agur-biran murgilduta dago eta reggae, ska eta hiphop doinuez ospatuko du (14an, larunbatean), Xabier Solanoren trikitixarekin batera.

Esne Beltza Euskal Herrian sortutako musika talde bat da. Taldea sortzeko ideia Xabi Solanok izan zuen, Fermin Muguruzarekin egindako biran zehar. Taldearen izena Fermin Muguruzak proposatutako paradoxa batetik dator: abeslari zuriek musika beltza interpretatzea. Talde honen musika reggae, ska eta hip-hop-en nahaste bat da, trikitiarekin lagunduta.

Kontrabanda taldeko musikari batzuez gain, talde honi Xabi Solanorekin Etzakit eta The Solanos taldeetan aritutako beste musikari batzuk batu zitzaizkion. Zigor Lanpre, Jon Elizalde, Sergio Ordoñez «Patxuko», Jon Mari Beasain, Aitor Zabaleta, Pello Gorrotxategi, Iban Zugarramurdi, Haritz Lonbide izan ziren Esne Beltzako lehen taldekideak. Hitzak idazteko Jon Garmendia «Txuria», Solanorekin 20 urtetik gorako ibilbide artistikoa egin duen poeta eta idazlea.