Musika

Munduari bira kontzertu gidatua

Musikalia

2026.11.21
San Nikolas Ikastola
Publiko guztientzako
  • 17:00
  • 19:00

Emanaldiari buruz

Lotu gerrikoak, abentura musikal zirraragarri baterantz abiatzen gara eta! Amelia Earhart hegazkinlari eta abenturazale ospetsua izango da gure aurkezlea, eta munduko hainbat txokotan izango da bere musika ezagutzeko. Nora eramango gaitu hurrengo doinuak?

Munduari bira euskarazko kontzertu pedagogikoa da, etxeko txikienentzat bereziki pentsatua. Musikaliaren eskutik eta Ane Legarretaren zuzendaritzapean, musikara zuzenean hurbiltzeko proposamen dinamiko batez gozatuko dugu: familian entzuteko, harritzeko, irudikatzeko eta gozatzeko bidaia.

Ameliak gidatuko du abentura hau eta musikak leku batetik bestera nola eraman gaitzakeen jakiten lagunduko digu. Oraingoan ez dugu maletarik behar munduari bira emateko: nahikoa da belarriak ondo adi ekartzea eta deskubritzeko gogo handia!

Gonbidapenak eskuratzeko galdetegia bete: www.musikaliaelkartea.eus