09/09/2026
Trafiko etenak Ereagan Folk jaialdia dela eta


Ereaga hondartzako aparkalekuan izango diren 42. Nazioarteko Folk Jaialdiko bi kontzertuak direla eta saio horien garapena bermatzeko, honako trafiko-etenaldi hauek egingo dira:
- Igeretxeko biribilgunetik zirkulazioa etengabe moztuko da irailaren 11ko (ostirala) 16:00etatik irailaren 13ko (igandea) 08:00etara.
- Arriluzeko biribilgunea itxi egingo da Ereagako hondartzarako noranzkoan, ostiralean, irailak 11, eta larunbatean, irailak 12, 18:00etatik eta 17:00etatik aurrera, hurrenez hurren.
Bestalde, irailaren 11n eta 12an, ostiralean eta larunbatean, Udaltzaingoak Ereagako igogailuaren erabilera arautuko du 17:00(e)tik aurrera, mugikortasun urriko pertsonen sarbide-lehentasuna bermatzeko. Egun horretan, igogailuak ohiko ordutegia mantenduko du, 9:00etatik 00:30era zerbitzua eskainiz.





