Valerie Ekoumé
39. Nazioarteko Folk Jaialdia
Informazioa
Musikarien familiakoa, Valèrie Ekoumé Frantzian bizi den frantziar kamerundar abeslaria da. Kongoko rumba, Michael Jackson bezalako pop generoko artistak eta Kamerungo musika entzuten hazi zen. Miriam Makeba (Mama Africa) eta Withney Houston bezalako abeslariak izan ziren, berak azaltzen duen bezala, bere ahots entrenatzaile birtualak. Bere bizitzak bira bat eman zuen 2004an, Manu Dibangorekin Soul Makossa Gang lanean aktiboki hasi zenean. Kultura anitzeko belaunaldi berri horretakoa dugu Valèrie, eta Afrikako kultura eta erritmoak publikoarekin partekatzea du helburu nagusi.