Erakusketak

Mosaicos artísticos - pintar con piedra

Sylvia Ya'ara (Arte bisualen 2024ko deialdian aukeratutako proiektua)

2025.01.31 - 2025.02.28
Algortako Kultur Etxea
Sarrera doan
Publiko guztientzako

Erakusketari buruz

Urtarrilaren 31etik otsailaren 28ra Algortako Kultur Etxeko erakustaretoan (Villamonte)

Hainbat materialez egindako mosaikoen erakusketa bat da, gai desberdinak jorratzen dituena, antzinate greko-erromatarreko mosaikoen erreprodukziotik hasi eta obra modernoetaraino. Artistaren beraren esanetan, lanaren helburua “aldi berean popularra eta oso ezezaguna den artesorkuntza mota bat ezagutaraztea da”.

 

ORDUTEGIA

  • Astelehenetik ostiralera:
    11:00-14:00 / 18:00-21:30
  • Larunbatak: 10:00-13:00