Mamut
Informazioa
Alegiazko paleolito batean, hominido batzuk otsoen mehatxutik ihesi, babesa aurkituko dute mamut baten hezurren ondoan. Eta bizirauteko borrokan, elkar ulertzea erabakiko dute, beraien artean ezberdintasunak izan arren. Bapatean, fartsa, antzerki edo fikziozko lehen keinu bat sortuko da, eta hezurrak sormenerako lanabes bilakatuko dira, jolas. Eta jolas honetan irudimenak deskubrimenduak sortuko ditu: lengoaia, artea, samurtasuna, sinboloa, denboraren kontzientzia edo suaren posibilitateak.
Taldekideak:
- Zuzendaritza: Markeliñe
- Aktoreak: Nerea Martínez, Fernando Barado, Maite Bayón eta Gaizka Chamizo
- Zuzendaritza teknikoa: Pako Trujillo
- Atrezzoa: Javi Fernandez
- Jantziak: Maite Hernandez
- Eszenografia: Marco Sotes S.L.
- Musika: Xabier Zeberio
- Argazkia: Luis Antonio Barajas
- Koordinazioa: Iñaki Egiluz
- Ekoizpena: Joserra Martinez