

Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa (haurrak-familiak)
Getxoarte 2026
Ekintzari buruz
GETXOARTEk sormen-jarduera sustatu eta herritarren parte-hartze artistikoa bultzatu nahi du, baita artistak eta/edo zaleak zabaldu eta ezagutzera eman ere. Getxo Kulturak GETXOARTE 4. Aire Zabalean Familian Pintatzeko Lehiaketa antolatu du, 2026ko azaroaren 8an, Getxoko Romo eta Areeta auzoetan.
1. Parte-hartzaileak
5 eta 17 urte bitarteko seme-alaba adingabeak dituzten familiek har dezakete parte. Familia bakoitzak marrazki batekin baino gehiagorekin parte har dezake, familiako adingabeen kopurua gainditu ezean.
2. Teknika, estiloa eta gaia
Estiloa eta teknika libreak izango dira eta gaia Romo eta Areeta auzoetako natura- eta hiripaisaiak izango dira. Lanak aire zabalean egin beharko dira lehiaketaren egunean bertan.
3. Izen-ematea
Izena emateko epea zabalik egongo da deialdia argitaratzen denetik, eta honela egin ahal izango da:
• getxoarte@getxo.eus posta elektronikoaren bidez, azaroaren 5era arte.
• Erregistro telematikoaren bidez azaroaren 6ra arte.
• Lehiaketaren egunean, RKEn, 10:00etatik 11:00etara, euskarria zigilatzen den unean.
4. Obraren ezaugarriak
Familia bakoitzak bere seme-alaba adingabeak adina lan aurkeztu ahal izango ditu, sinatu gabea(k) eta gehienez 150 x 150 cm-koa(k).
5. Lehiaketa
Lehiaketa 2026ko azaroaren 8an, igandean, egingo da Getxoko Romo eta Areeta auzoetan. Lehiaketaren egunean bertan, RKEko harreralekuan, 10:00etatik 11:00etara bitartean, zigilatzeko euskarria aurkeztu beharko da nahitaez.
Antolakundeak harri-kartoizko hainbat formatutako euskarriak emango ditu.
Deialdi honetan ezarritako arauak betetzen direla bermatzeko zigilua ez duten pinturak edo marrazkiak ez dira lehiaketan onartuko.
Euskarriak lanerako prest aurkeztu ahal izango dira, baina inola ere ez dira onartuko zirriborroak, marrazkiak eta euskarri horien gaineko beste seinale batzuk.
Parte-hartzaileek beren lanak egiteko behar dituzten tresnak eraman beharko dituzte lehiaketara.
Lanak entregatzeko ordua: RKEn, 2026ko azaroaren 8an, igandea, 13:30etik 14:00etara. Marrazki bakoitzarekin batera, gutun-azal itxi batean egile(ar)en datuak agertuko dira (Izenabizenak, NAN, helbidea, harremanetarako telefonoa eta posta elektronikoa).
6. Epaimahaia
Epaimahai kalifikatzailea arte munduarekin zerikusia duten bi pertsona kualifikatuak osatuko dute, antolakuntzak izendatuak. Behin epaimahaikideak izendatuta, Getxo Kultura Tokiko Erakunde Autonomoko Lehendakaritzaren Ebazpenaren bidez onetsiko da osaera.
7. Sariak
• 6 sari, 100,00€-tan baloratua material artistikoen lotea. Sariak 2026ko azaroaren 8an banatuko dira, 14:30ean, RKEko harrera-tokian.
Lehiaketan saritutako obra guztiekin egutegi bat egingo da, Getxo Kulturak 2027. urterako argitaratuko duena. Sariak saritutako lanaren ustiapen-eskubideak erostea ekarriko du, aipatu egutegian sartua izateko. Irudia egutegiaren eta Getxo Kulturaren sustapen eta komunikazio helburuetarako ere erabili ahal izango da.
8. Obren jabetza
Saritutako lanak autorearen jabetzakoak izango dira. Getxo Kulturak erreproduzitzeko edo erakusteko eskubidea izango du, baina horrek ez du esan nahi egile-eskubiderik ordaindu behar duenik.
9. Obrak berreskuratzea
Saritutako lanen kontsigna Getxo Kulturaren esku geratuko da egutegia digitalizatzeko eta editatzeko lanak egiten diren bitartean. Sarituak izan ez diren lanak RKEn berreskuratuko dira sari-banaketaren ostean eta egun bereko 20:00ak arte.





