Liburutegiak

Liburu-aurkezpena: El akelarre de brujas (Los crímenes de Getxo III)

Haizea López

2025.01.22 | 19:00
Villamonteko liburutegia
Gaztelera
Sarrera doan
Publiko guztientzako

Ekintzari buruz

OHARRA:

Getxo Kulturarekin zerikusirik ez duten arrazoiak direla eta, gaurko, urtarrilak 22rako, programatuta zegoen Haizea Lópezen ‘El akelarre de brujas (Los crímenes de Getxo III)’ liburuaren aurkezpena bertan behera geratu da.

El akelarre de brujas (Los crímenes de Getxo III) liburuaren aurkezpena Haizea López egilearen eskutik

Sinopsia: Ibarguren eta Etxaniz Ertzaintzako ofizialordeak sagaren hirugarren atal honetan itzuli dira, kasu berri bat argitzen saiatzeko. Iraia Garaimendiren gorpua Getxoko Zubi Esekian agertzen denean, Maitanek, kosta ahala kosta, lagunari zer gertatu zitzaion jakitea erabakiko du. Orainaren eta iraganaren arteko istorio bat, sekretuz eta kondairaz betea, airean mantenduko zaituena, Sorginzuloko sorginen magia Getxoko kaleen artean sentitzen den bitartean.