Liburutegiak

Bigarren eskuko 20. liburu azoka solidarioa

2026

2026.11.10 - 2026.11.15
Romo Kultur Etxea
Sarrera doan
Publiko guztientzako

Ekintzari buruz

Bigarren Eskuko 20. Liburu Azoka Solidarioa

  • Romo Kultur Etxeko areto nagusia
  • 11:00-14:00 / 17:00-21:00 (asteartetik larunbatera)
  • 11:00-14:00 (igandea)
  • Liburuen salmenta gehienez 1€-tan
  • Doan, edukiera bete arte

Bost egunez, bisitariek hainbat gaitako liburuak erosteko aukera izango dute. Ekimena Udal Liburutegi Zerbitzuak antolatuta dago udaleko Garapenerako Lankidetza arloarekin elkarlanean.

Salmenta prezioak sinbolikoak izango dira eta bildutako dirua proiektu solidario batean erabiliko da: liburuek euro bana balioko dute; aldizkariek eta koadernotxoek, euro bat hiru aleko, eta entziklopediek, ale kopuruaren arabera. Halaber, igandean deskontuak egingo dira liburu-sortak erostean.