Musika

Labarretan

2024.01.20 | 17:00
Anfiteatro de la Plaza de las Arenas
Publiko guztientzako

Informazioa

Lurretik omen gatoz eta ura omen gara. Lurra eta ura-ren artean bi hizki besterik ez daude. Batak bestea jotzen du. Talka bat. Ikuskizun multidiziplinar honek, nagusiki, dantza izango du oinarri; bertsolaritza eta musika ere protagonista izango dira, noski. Meñakoz dantza taldeko kideek sortutako koreografiari ahotsa jarriko diete Iholdi Beristain aktoreak eta Peru Irastortza Santxo
bertsolariak. Ikuskizunaren zuzendariak Gorka Granado Terrones dantzaria eta Itxaso Payá aktorea dira.