

Iragana betikotzen
Garikoitz Mendizabal (txistu) eta Josu Okiñena (pianoa)
Sarrera erosiIkuskizunari buruz
Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Josu Okiñena piano-jotzaileak osatutako bikoteak ‘Iragana betikotzen’ proiektua ekarriko digu oraingoan, musika ondarearen berreskurapenari balioa eman nahi dion kontzertuaren eskutik. Horretarako, garai eta estilo anitzeko konpositoreen piezen moldaketak eskainiko dizkigute, hala nola Aita Donostia, Olazaran, Moreno Rivas, Garbizu, Corelli, Marais eta Ondarrarenak. Lehen mailako musika, bikote honek bere interpretazio-potentzial guztia garatzeko aukera ematen duena. Garikoitz Mendizabal Bilboko eta Gasteizko txistulari banden zuzendaria izan da hainbat urtez, eta Kepa Junkera, Carlos Núñez, Korrontzi eta Xabi Aburruzaga bezalako artista eta taldeekin kolaboratu du. Bestalde, Josu Okiñenak bere jarduera musikala irakaskuntzarekin uztartzen du eta, bere errepertorioan, arreta berezia eskaintzen dio euskal ondare musikalari.