

Farra
Cía. Lucas Escobedo
Sarrera erosiIkuskizunari buruz
Gure Farrak ospakizuna, gozamena eta kultura aldarrikatu nahi ditu, gaur egungo garaietako hiperaktibitatearen eta abiaduraren aurrean. Horretarako, Urrezko Mendeko hainbat paisaia era ludikoan ezagutzera gonbidatzen gaitu, bidaia eszeniko hori, azken finean, gure garaiko koordenaden barruan mugitzen dela erakusteko. Iraganaren eta orainaren arteko distantzia eten dezagun, irudimena askatu dezagun, eta denok batera –haurrak zein helduak- bat egin dezagun Farrarekin.
Antzezlan irisgarria. Ikuskizunak honako neurriak izango ditu: azpitituluen proiekzioa, begizta magnetikoa, soinu anplifikatua, audiodeskribapena eta esku-programa irakurketa errazean.
- Zuzendaritza: Lucas Escobedo
- Aktoreak: Raquel Molano, Lucas Escobedo, Alfonso Rodríguez/Toni Guillemat, Paula Lloret, Irene Coloma Priego y Jesús Irimia (Xuspi)
Zentzumen-urritasuna duten pertsonentzako aldez aurretik gordetako besaulkiez gozatzeko, sarrerak@getxo.eus posta elektronikora email bat idatzi edo 944.660.123 / 944.660.022 telefono zenbakietara deitu beharko da irailaren 21a baino lehen.
Adi! Audiodeskribapenaz disfrutatzeko izena ematea derrigorrezkoa izango da.
Zentzumen-urriko pertsona bakoitzeko laguntzaile bakarra aurreikusten da. Laguntzaile gehiago behar izanez gero, mezuan adieraztea beharrezkoa izango da eta horiek eskuragarritasunaren arabera eskainiko dira.
Aldez aurretik erreserbatutako eserlekuak ikuskizuna hasi baino lehen erosiko dira Muxikebarriko leihatilan, izena eman duen pertsonaren izena emanez.
Babesleak





