

Gabonetako Zirku-Campusa
2026
- Abenduak 28, 29 eta 30
- Urtarrilak 4, 5 eta 7
Campusari buruz
Zirku-teknika askotarikoetan murgiltzen hasteko gabonetako zirku-kanpusa: malabareak, oreka-ariketak, lurreko eta aireko akrobaziak… Adin-tarte bakoitzarentzat bi txanda egongo dira. Zirkuaren bidez, haurrek konfiantza landu, taldean lan egiteko gaitasuna garatu eta erlaxazio-modu berriak barneratuko dituzte.
Adina: 3-10 urteko haurrei zuzenduriko ekintza. Adinaren araberako bi talde egingo dira:
- 3-5 urte
- 6-10 urte
Lekua: Romo Kultur Etxea (Santa Eugenia plaza, 1)
Ordutegia: 09:00-14:00
Hizkuntza: ele bitan
Datak:
- LEHEN ALDIA: Abenduak 28, 29 eta 30
- BIGARREN ALDIA: Urtarrilak 4, 5 eta 7
PREZIOA:
80 euro campuseko aldi bakoitzeko . Bi aldi aukeratzekotan, 60 euro bakoitzeko, hau da, 120 euro guztira.
DATA GARRANTZITSUAK:
Aurretiko izen-ematea
- Aurretiko izen-ematea: 2026ko urriaren 26tik azaroaren 15era
- Plazen zozketa: 2026ko azaroaren 18a
- Zozketaren publikazioa 2026ko azaroaren 20a
- Plazari uko egitea: 2026ko azaroaren 23tik 27ra bitartean
- Matriula kobratzea: campusak hasi baino lehen
Matrikularen kobrantza: Koloniak hasi baino lehen
Prezioa: 80 euro kolonia-epe bakoitzeko. 2 koloniak hautatuz gero, 60 euro kolonia-epe bakoitzeko, hau da, guztira 120€.
DATU GARRANTZITSUAK:
- Bete eskaera era argian eta entregatu baino lehen ziurtatu zaitez sinatuta dagoela.
- Kobrantza goian aipatutako datetan egingo da banku helbideratzearen bidez. Hortaz, beharrezkoa da kontu korrontearen zenbakia adieraztea (IBAN zenbakia barne) eta eskabidean adierazitako datu guztiak betetzea. Behin kobrantza eginda, ez da itzulketarik egingo.
- Eskatzaile bakoitzak campuseko aldi bat edo bi eta aldi bakoitzeko hiru plaza aukeratu ahal izango ditu.
INFORMAZIO GARRANTSITZUA:
- Bete eskaera argi eta garbi, eta entregatu aurretik ziurtatu sinatuta dagoela.
- Kobrantza banku-helbideratzearen bidez egingo da, goian aipatutako egunetan. Nahitaezkoa da kontu-zenbaki bat ematea (IBAN barne) eta horri buruz eskatutako datu guztiak betetzea. Behin ordainagiria kobratuta, ez da dirua itzuliko.
- Eskatzaile bakoitzak campuseko aldi bat edo 2 eta aldi bakoitzeko hiru plaza aukeratu ahal izango ditu.
- Mesedez, irakurri arretaz informazio guztia:
- GABONETAKO CAMPUSEKO plazak mugatuak direnez, esleipena zozketa bidez egingo da.
- Plaza erabilgarriak baino eskaera gehiago egonez gero, lehentasuna izango dute Getxon erroldatutakoak. Lehentasuna aplikatzeko, ofizioz egiaztatuko da aitaren, amaren edo legezko tutorearen erroldatzea.
- Zozketaren emaitza azaroaren 20an publikatuko dira Getxo Kulturaren webgunean (www.getxo- kultura.eus/deialdiak).
- Zozketaren ondoren, campusen batean plaza lortu baduzu eta bertan egoteko interesik ez baduzu, 5 eguneko epea izango duzu (azaroaren 23tik 27ra) horri uko egiteko. Hala egin ezean, interesatuta jarraitzen duzula ulertuko dugu eta kobratzeari ekingo diogu.
- Campuseko kuota banku-helbideratzearen bidez egingo da, eta ordainagiria jarduera hasi baino lehen kobratuko da.
- Plazak pertsonalak eta besterenezinak dira.
- Campusa aurrera ateratzeko, gutxienez 15 pertsonak 30 plaza aldi bakoitzean. Campusa aurrera ateratzeko, gutxienez 15 pertsonak eman beharko dute izena aldi bakoitzean.
NON LORTU INFORMAZIO GEHIAGO:
- Romo Kultur Etxean eta/edo 944 66 00 22 telefonora deituz
- Muxikebarriko informazio-bulegoan eta/edo 944 66 01 23 telefonora deituta.
ESKAERAK NON ENTREGATU:
- Romo Kultur Etxean (Santa Eugenia plaza, 1), astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
- Muxikebarriko informazio-bulegoan (Basagoiti etorbidea, 77), astelehenetik ostiralera, 8: 30etik 14:30era.
- Online, Udal Administrazio Elektronikoko bulegoaren bitartez. NOLA?: Webgunean sartu ondoren, identifikatu behar zara. Ezkerreko menu bertikalean Getxo Kultura > Zirku-campusa > Zozketetarako aurreinskripzioak. Plataforman sartzeko ziurtagiri digitala (NAN elektronikoa edo IZENPE) www.izenpe.eus edo itsasontzi-jokoa (B@KQ) beharko duzu. B@KQrik ez badaukazu, irailaren 1etik aurrera eskatu dezakezu Algortako (Algortako etorbidea, 98 – Tangora Etxea) edota Romoko (Santa Eugenia plaza, 1 – RKE) KZguneko bulegoetan.
Eta azkenik…
Mesedez, izan eskuzabal itxaron zerrendan geratu diren herritarrekin; ikastarora joateari utzikobadiozu, jakinarazi iezaguzu ahal bezain pronto, plaza beste persona bati eskaini diezaiogun.





