



Aste Santuko Zinema Campusa
2026
- 0€
Aurretiko izen-ematea
- 2.5€



Zure zinemako kartela
Tailerra



Cops (La mudanza) & El navegante
Proiekzio dinamizatua



Kiriku eta sorgina
Proiekzio dinamizatua



Itzalekin jolasean
Tailerra



La pequeña linterna: sesión descubrimiento
Proiekzio dinamizatua



Linterna txikia: emozioen saioa
Proiekzio dinamizatua
Campusari buruz
Apirilaren 7tik 10era bitartean, zazpigarren arteari buruzko egitarau zabala izango da Romo Kultur Etxean. Horrela, Getxo Kulturak adin txikikoak zinemaren eta kulturaren mundura hurbildu nahi ditu Pazkoa Asteko eskola-oporraldian.
Campusak bi adin tarte ezberdinetako umeei zuzenduko da. Batetik, 6-11 urte bitarteko haurrek doako tailerrak ele bitan izango dituzte egunero goizeko ordutegian (11:30-13:00). Bestetik, proiekzio dinamizatuez gozatzeko aukera ere izango dute apirilaren 7an eta 8an, arratsaldez (17:30).
Halaber, proiekzio dinamizatuak izango dira 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat. Emanaldiak apirilaren 9 eta 10ean izango dira eta bereziki adin goiztiarrerako aukeratutako film laburren programazioaz gozatuko dute, biak 17:30ean. Adin tarte horretako umeek heldu batekin joan beharko dute.
Proiekzioetan parte hartzeko sarrerak salgai egongo dira Muxikebarriko txarteldegian, RKEko harreran eta Kutxabank sarean 2,50 €-ko prezioan.
TAILERRETAN IZEN-EMATEA*:
* Izen emateko epea martxoaren 31era arte luzatzen dugu.
* Eskainitako plazak baino izen-emate gehiago izanez gero, zozketa egingo da martxoaren 26an. Azkenean tailerretan interesik ez bazenu, abisatzea eskertuko genizueke, plaza beste ume bati eskaini ahal izateko.
*Tailer bakoitzak 20 plaza izango ditu gehienez eta izen-ematea doakoa izango da.
TAILERRETARAKO ESKAERAK NON ENTREGATU:
- Romo Kultur Etxean (Santa Eugenia plaza, 1), astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
- Muxikebarriko informazio-bulegoan (Basagoiti etorbidea, 77), astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.
- Eskaera helbide elektroniko honetara bidaliz: talleresaula@getxo.eus
NON LORTU INFORMAZIO GEHIAGO:
- Romo Kultur Etxean eta/edo 944 66 00 22 telefonora deituz
- Muxikebarriko informazio-bulegoan eta/edo 944 66 01 23 telefonora deituta.
Campus honen koordinazio artistikoa PAI Teatro Animación-ekin elkarlanean garatu da.
