Antzerkia

Alas de hierro

Kalamua antzerkia. XX. ‘Emakumeak eszenan' zirkuitua.

2025.11.23 | 19:00
Romo Kultur Etxea
Eserita
Gaztelera
Sarrera doan
Helduak

Antzezlanari buruz

Gonbidapenez, urriaren 20tik aurrera jaso daitezke Romo Kultur Etxea eta Muxikebarriko txarteldegian

Meatze-lurren erraietan, hautsak airea beltz eta astun bihurtzen duen tokian eta burdinak bizitzaren erritmoa markatzen duen lekuan, zulora inoiz jaitsi ez ziren arren,  haren pisua euren gain hartu zuten emakumeak izan ziren. Kontakizun ofizialetan ia ikusezinak zirenak, eskasiaren erdian etxe duinak ehundu zituzten, seme-alaben eskolaratzea sustatu zuten eta bestelako etorkizun bat lortzeko itxaropena mantendu zuten. 

Istorio honek euren memoria jasotzen du. Meategian ere, hegoak izan zirelako – burdinezkoak –, baina hegan egiteko prest.