Musika

Pasieran: 'Elurretan pasieran'

Neguko Bidaia 2026 Musika Zikloa

Sarrera erosi
2026.01.17 | 19:30
Areetako musika eskolako entzunaretoa
Eserita
5 €
Publiko guztientzako

Taldeari buruz

Soinuen artean pasieran ibiltzea da jazz proiektu honen aitzakia. Oraingoan, elur paisaietatik abiatuko da leku ezezagunetan galtzeraino. Ibilaldiko lehen urratsak, armonia garaikideak eta jazzaren erritmikak bat egiten duten bideetatik dira, gerokoak auskalo. Abiapuntua konposizio propioak dira, eta sortzeko modua, inprobisazioa.

Taldekideak:

  • Iñar Sastre (pianoa)
  • Hasier Oleaga (bateria)
  • Jon Piris (kontrabaxua)